euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzaldi sorta batekin aurrera darraite Mar del Platan Aberri Eguneko eta Gernikaren urteurreneko ekitaldiek

2009/04/16

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak deitutako aurreko kultura aste bati dagokion irudia
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak deitutako aurreko kultura aste bati dagokion irudia

PUBLIZITATEA

Gaur arratsaldez Euskal Etxean 'Euskaldunak prentsa amerikarrean' gaiaz emango den hitzaldi batekin emango zaio segida, apiril osoan zehar Mar del Platako euskaldunek Aberri Eguna ospatu eta Gernikako bonbardaketaren 72. urteurrenaz oroitzeko prestatu duten egitarauari. Bihar, Ameriketako euskal artistak ardatz harturik, Flores Kaperotxipi margolariaren kasuari helduko zaio. Igandean, berriz, mezaren eta dantza ikuskizun baten ondotik, senitarteko bazkari batera bildutakoek Antonio Urdangaray ohoratuko dute. Egitarauaren azken hitzordua apirilaren 26an, igandez, izango da, Mar del Platan landatuta dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean. Bestelako egunetan, proiekzioak-eta eskainiko dira.

Mar del Plata, Argentina. Jarraian ezarri dugu Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak apirileko hilabete osorako prestatu dituen ekimenak, beti ere "Euskal Herriarentzat garrantzistuak diren bi efemeride gogoratzeko", esan nahi baita Aberri Eguna eta Gernikako Arbolaren urteurren berri bat, 72.a.

Ostegunak 16

-20:00etan.- "Euskaldunak prentsa amerikarrean (I)". Hitzaldia euskal emigrazioak garatutako jardunei buruzko albisteak bildu eta digitalizatzeko programari buruz.

Ostiralak 17

-20:00etan.- "Euskaldunak prentsa amerikarrean (II). Euskal artistak, euren historia prentsan lortutako islaren bidez: Flores Kaperotxipi kasua

Igandeak 19

-11:00etan: Esker-emate meza Asisko Frantzisko parropian (calle Libres del Sud 299)
-12:00etan.- Euskald antza emankizuna eliz aurrean. Mar del Platako Euskal Etxeko Beti Alai Dantzari Taldekoek erakustaldia.
-13:30etan.- Senitarteko bazkaria, bazkide, lagun eta gonbidatuak partaide, Denak Bat Euskal Etxean. Omenaldia Antonio Urdangary-ri.

Ostegunak 23

-20:00etan.- "La Guerra Civil Española en Euskadi: Los niños de Rusia" dokumentala

Ostirala 24

-20:00etan.- "Espainiako Gerla Zibila Euskadin: Gernikako bonbardaketa"

Igandea 26

-12:00etan.- Gernikako bonbaketaren 72. urtebetetzea. Gogoeta saioa Gernikako kimuaren aurrean. Ohorezko goardia. Lore eskaintza eta 'Gernikako Arbola' kantatzea (frente a Canal 8, Plaza San Martín)

Gogora dezagun apirileko kultura aste hau, joan den 7an hasi zela Mar del Platan, Patxi Azparren Olaizolak eman zuen "Euskaldi bidegurutzean, egungo Euskal Herria" hitzaldiarekin

Lotura interesgarriak

Mauricio Flores Kaperotxipi pintoreaz
Euskonews-en (gaztelaniaz)

Gernikako Arbolaren letroa osoa
www.euskaraz.net/Kultura/Kantutegia/Santesteban2/Aireak/02

Euskaria Fundazioa
www.euskaria.eu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia