euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Globalkulturak 'Memoriaren Sareak' lehiaketan parte hartzeko gonbitea egin dio Diasporari hirugarren urtez

2009/09/25

'III. Memoriaren Sareak 2009' kartela
'III. Memoriaren Sareak 2009' kartela

PUBLIZITATEA

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak lagunduta, Globalkultura Elkarteak 'III. Memoriaren sareak 09' literatur lehiaketa jarri du abian. Aurreko urteetan lortutako erantzuna dela eta, aurten ere Diasporako euskaldunei propio luzatu zaie gizartea sentiberatzea eta historia ezagutzea eta babestea helburu dituen sariketa honetan parte hartzeko gonbidapena. Horretarako, 1901-2000. urteen arteko hamaika argazki jarri dira webgunean eta lehiakideek euren kontakizunak argazki horietan oinarritu ditzakete. Iaz baldintza guztiak bete zituzten 67 lan jaso ziren eta irabazleak Abadiñoko Mikel Azkarraga Etxegibel eta Bartzelonako Carlos Bajo Erro izan ziren.

Bilbo, Bizkaia. Globalkulturaren webgunean ikusgai daude jadanik XX. mendeko Bizkaiko errealitatea islatzen duten 160 bat argazki. Hitzez baliatuz ere errealitate hori erakuts daitekeelakoan, Bilbon egoitza duen elkarte honek "III. Memoriaren sareak 09" literatur lehiaketa antolatu du. Globalkultura Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak lagunduta, historia ezagutzearen eta babestearen garrantzia azpimarratzea dauka helburu eta horretarako, bertan daudenei ezezik, mundu osoko euskaldunei ere luzatzen die parte hartzeko deia.

Argazkiak abiapuntu, garai hartako pasarte bat kontatu behar dute lehiakideek, siderurgia industria, meagintza, untzigintza, ehungintza eta beste hainbat Bizkaiko ikur gai hartuz. Oinarriei dagokienez, 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Bi modalitate bereizten dira: euskarazkoa eta gaztelerazkoa, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argitaragabeko lan aurkez ditzake. Lanak aurkezteko epea 2009ko azaroaren 30ean amaituko da, arratsaldeko ordu bietan, eta irabazleentzako sariak, euskarazko zein gaztelaniazko alorretan, 1.250 eurokoak izango dira. Beste bederatzi lan finalista ere aukeratuko dira eta saritu guztien lanak liburu batean emango dira argitara. Testuek 1.000 hitz gutxienez eta 2.500 gehienez izango dituzte.

Lotura interesgarriak

Globalkultura Elkartea
www.globalkultura.net

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia