euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hilda Lizarazuren bira Euskal Herrian: argentinarrak Donostian eta Bilbon kantatuko du, Bidarten Anne Etchegoyenekin

2019/05/15

Hilda Lizarazuren Euskal Bira
Hilda Lizarazuren Euskal Bira

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Europan barrena egingo duen biraren baitan, eta Espainia hegoaldean, Bartzelonan eta Madrilen kantatu ondoren, Euskal Herriko tauletara eramango du bere ikuskizuna Hilda Lizarazu kantari argentinarrak ekaineko lehenengo egunetan.  Beste euskal-argentinar bat, Fátima Solís Eceiza, buru duen Lagunak Producciones Creativas ekoiztetxe argentinarraren eskutik, Donostian hasi eta honako egitarauari jarraituz arituko da:

-Ekainaren 2an, Dabadaba tabernan, Donostian
-Ekainaren 6an, Emak Bakean, Bidarten, Lapurdin
-Ekainaren 7an, Itsas Etxea Auditoriumean, Hondarribian
-Ekainaren 8an, Muelle Bar tabernan, Bilbon
-Ekainaren 9an, Munduko Ozeanoen Egunean, Plentzian, Bizkaian

Bidarten eskainiko duen kontzertuan, Emak Bakea aretoab egingo den euskal argentinar musika eta gastronomiaren jaialdian, Anne Etchegoyen abeslari baxenabartarrarekin abestuko du Lizarazuk. Eta bidaiako beste une berezi bat izango da, dudarik gabe, Hondarribian emango duen errezitala, bertakoak baitziren artista argentinarraren arbaso euskaldunak.

Hilda Lizarazu jardunbide sendoa daukan abeslaria da Argentinako rock musikaren arloan. Hamar disko baino gehiago ditu argitaratuta Man Ray bere taldearekin, eta beste hainbeste bakarlari gisa eta izen handiko beste artista batzuekin, hala nola Charly Garciarekin. Bere euskal sustraiak ohoratuz, euskaraz ere abestu eta grabatu izan du Lizarazuk, Kepa Junkeraren 2009ko Kalea diskoan, ‘Haurrak ikas zazue’ kantatu baitzuen.

Hilda Lizarazu Instagramen, @hil_lizarazu 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia