euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hilda Lizarazu argentinarrak ‘Haurrak ikas zazue’ kantarekin itxi du Euskal Herrian emandako lehenengo kontzertua

2019/06/04

Hilda Lizarazu Donostiako Dabadaba tabernan
Hilda Lizarazu Donostiako Dabadaba tabernan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Europan barrena egiten ari den biraren baitan, Euskal Herriko bere lehenengo kontzertua eskaini zuen igandean Hilda Lizarazu abeslari argentinar ezagunak, Donostiako Dabadaba tabernan. Lagun ugari bertaratu ziren Egia auzora urteetan Man Ray taldeko ahotsa izandako Lizarazu entzutera, asko argentinarrak. Musikariak bere errepertorioko klasiko batzuk interpretatu zituen, tartean ‘Sola en los bares’ eta ‘Todo cambia’, baina zalantzarik gabe bildutakoak gehien harritu zituena ‘Haurrak ikas zazue’ entzutea izan zen. Izan ere, 2009ko Kalea diskoan Kepa Junkerarekin batera grabatutako euskarazko kantarekin itxi zuen Lizarazuk emanaldia.


[Hilda Lizarazuk ‘Haurrak ikas zazue’ abestu zuen Donostian]

Euskal Herriko hurrengo kontzertuei dagokienez, hauexek izango dira:

-Ekainaren 6an, Emak Bakean, Bidarten, Lapurdin
-Ekainaren 7an, Itsas Etxea Auditoriumean, Hondarribian
-Ekainaren 8an, Muelle Bar tabernan, Bilbon
-Ekainaren 9an, Munduko Ozeanoen Egunean, Plentzian, Bizkaian

Gogora dezagun Bidarteko kontzertua euskal argentinar jai gastronomiko kulturala bilakatu dutela eta argentinarrarekin batera Anne Etchegoyen abeslari baxenabartarra eta Eragiyok abesbatza gipuzkoarra ere arituko direla. Horrez gain Lagunak Producciones Creativas ekoiztetxe argentinarretik jakinarazi dute bihar Txomin Sagarzazu Hondarribiako alkatearekin bilduko dela abeslaria, alkateak berak hala eskatuta.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia