euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kontzertu itzuli berria ari da prestatzen urrirako Joseba Gotzon kantaria Hego Amerikan

2009/07/15

Joseba Gotzon kantautorea
Joseba Gotzon kantautorea

PUBLIZITATEA

Joseba Gotzonek 25 urte betetzen ditu bere lehen diskoa, 'Gau Hotza', argitaratu zuenetik eta karia hortara kontzertu bira berezia egingo du urrian Argentinan. Zuzeneko emanaldiak grabatu eta '25' izeneko abesti bilduma batean jasoko dira. Dagoeneko, lotuak ditu hiru kantaldiak San Nicolás, Paraná, La Platan eta Buenos Aires hiriburuan. Kantariak erabat itxi gabe dauka oraindik agenda eta nahi duten euskal etxeak, garaiz dira oraindik kantari portugaletetarraren emanaldi bat programatzeko.

Portugalete, Bizkaia. Joseba Gotzon kantautoreak duela 25 urte kaleratu zuen bere lehen diskoa, 'Gau Hotza', eta geroztik beste bederatzik osatu dute musikariaren ibilbidea. Urte hauetako joan etorrian, hainbat herrialdetan egin da ezaguna abeslaria eta besteak beste, Georgia, Argentina, Venezuela, Brasil eta Italian eskaini izan ditu kontzertuak.

Aurten ere kontzertu itzulia egingo du, oraingoan ezaugarri eberziekin, bere 25.urteurrena ospatzeko asmoz. Euskal Herriko eta Kataluniako zenbait txokotan kantaldiak eskaini ondoren, Hego Ameriketara bidaiatuko da, bertan kontzertuekin jarraitzeko. Dagoeneko, artistak lotuak ditu kontzertuak Argentinako La Plata, San Nicolás eta Paraná hirietan, eta Buenos Aires hiriburuan. 

Kanta berriak zuzenean

Kantaldi hauetan, musikariaren kanta ezagunenak entzun ahal izango dira eta baita bira honetarako bereziki egindakoak ere. Zuzeneko emanaldi guztiak grabatuko dira, ondoren abesti bilduma osatzeko. Diskoari '25' izena emango dio Joseba Gotzonek eta lana prest izan nahi du Durangoko Azokan aurkezteko.

Joseba Gotzonekin harremanetan jarri nahi izanez gero jo bere webgunera: w.josebagotzon.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia