euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hector Izaguirre-k lekukoa hartu dio Galo Egüez-i Paraguaiko Asunciongo Euskal Etxeko lehendakari gisa

2012/06/01

Alberto Urrutia, Héctor Izaguirre, Rosa Nogues, Cristina Sasiain, Jesús Nazabal, Iñaki Biain, Pedro Gamarra, Sebastián Guillén, Galo Egüez eta Arturo Sasiain joan den astearteko bilera bukatuta
Alberto Urrutia, Héctor Izaguirre, Rosa Nogues, Cristina Sasiain, Jesús Nazabal, Iñaki Biain, Pedro Gamarra, Sebastián Guillén, Galo Egüez eta Arturo Sasiain joan den astearteko bilera bukatuta

PUBLIZITATEA

Paraguaiko hiriburuko 'Jasone' Euskal Etxeak Urteko Batzar Orokorra egin du joan den asteartean, maiatzaren 29an, bilera horretako gai nagusia Zuzendaritza Batzordea zelarik. Agintealdi berrian, Hector Izaguirre da lehendakari, orain arteko buru zen Galo Egüez idazkari izatera pasatzen delarik. Eurekin batera batzordekide izango dira, besteak beste, Arturo Sasiain, lehendakariorde gisa; Alvaro de Aguirre, idazkariorde; Ramón Cueto, diruzain; eta Alberto Urrutia, diruzainorde. Legatza saltsa berdean izan zen, bestalde, euskaldunen ordezkari, Asunciongo Udaletxe aurrean maiatzaren 15ean egin zen Janarien Azokan.

Asuncion, Paraguai. Joan den asteartean, maiatzaren 29an eginiko bileran, 'Cuarto Intermedio' delakoan, erabakitakoaren arabera, Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria honako pertsona eta karguek osatzen dute:

-Lehendakari: Héctor Izaguirre
-Lehendakariorde: Arturo Sasiain
-Idazkari: Galo Egüez
-Idazkariorde: Alvaro de Aguirre
-Diruzain: Ramón Cueto
-Diruzainorde: Alberto Urrutia

-Batzordekide: Carlos Acha, Manuel Gamarra, Iñaki Biain, Carlos Vera

-Sindiko: Daniel Elicetche
-Sindiko ordezko: Cristina Abente

Orain arteko Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako zerrenda aho batez onetsi zuten bertaratutakoek eta bilera bururatzeko orain arteko lehendakari izandako Galo Egüez-en aldeko laudorio hitzak esan ziren; hala egin zuten, hain zuzen ere, esaterako, Alberto Urrutia eta Arturo Sasiainek bereziki, bildutakoek haren lana txalotu zutelarik eta ongi-etorri esku-zartak ere eskaini zizkiotelarik lehendakari berriari, Hector Izaguirre-ri.

Janarien Azoka

Bestalde, pare bat aste lehenago, maiatzaren 15ean, Jasone Euskal Etxeko zenbait kide bertaratu ziren Udaletxe aurrera, Asuncionen beste behin egin zen Janarien Azokara, hainbat herrialde partaide euren janari arloko aberastasunak erakustsiz gauzatzen den ekimen honetara. Legatza saltsa berdean izan zen euskaldunen ordezkari, Gustavo Benitez prestatzaile, euskaldunek Centre Catalá-ko eta Andaluziako Etxeko lagunekin standa partitu zutelarik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia