euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak Bariloche-ko 'Mendiko Euzko Etxea' Euskal Etxean: Castor Leopoldo Garate lehendakari

2007/04/13

Bariloche 'Mendiko Euzko Etxea'ren logoa
Bariloche 'Mendiko Euzko Etxea'ren logoa

PUBLIZITATEA

Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Patagonian, Rio Negro probintziako San Carlos de Bariloche hiriko 'Mendiko Euzko Etxea' euskal erakundeak, barne araudiak markatutakoari segituz. Ondorioz, Castor Leopoldo Garate da agintaldi berri baterako Euskal Etxeko lehendakaria, eta besteak beste berarekin batera ari dira batzordekide Hector Graña, lehendakariorde; Ana Torrontegui, idazkari; Electra Larrañaga, idazkariorde; Juan Carlos Odeon, diruzain; Maria Ines Garate, diruzainorde.
Rio Negro probintziako San Carlos de Bariloche hiriko 'Mendiko Euzko Etxea' Euskal Etxean joan den abenduan egin eta aste honetan ezagutarazi diren hauteskundeen emaitzek honako osaketa aitortzen diote Andepean dagoen Euskal Etxe honetako Zuzendaritza Batzordeari:

-Lehendakaria: Carlos Leopoldo Garate
-Lehendakariordea: Hector Graña
-Idazkaria: Ana Torrontegui
-Idazkariordea: Electra Larrañaga
-Diruzaina: Juan Carlos Odeon
-Diruizainordea: María Inés Garate
-Batzordekide lehena: Carlos Las Peñas
-Batzordekide bigarrena: Horacio Echepare
-Batzordekide 1.aren ordezkoa: Marina Barroetaveña
-Batzordekide 2.aren ordezkoa: Fernando García Larraburu
-Kontu Ikuskatze Epaimahaia: Hugo Galván, Alberto Uzandizaga, Viviana Alaniz


LOTURA INTERESGARRIAK

Río Negro probintzia bereko Viedmako EEak 10 urte bete
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 4ean argitara emana

Río Gallegos-eko EE, Paragonia hegoaldean, munduan hegoaldean
EuskalKultura.com-en 2006ko abuztuaren 14an argitara emana

Zamudioko Teknologia Parkeko zuzendaria Barilochen
EuskalKultura.com-en 2005eko otsailaren 12an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia