euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haurrak eskuaraz!: Bordeleko Eskual Etxeak elkarteko txikiei zuzenduriko haur-txokoa abiaraziko du

2011/02/16

Bordeleko Euskal Etxeko haur batzuk 'Xitoak' euskal kultur lantegian (argazkia BordeleEE)
Bordeleko Euskal Etxeko haur batzuk 'Xitoak' euskal kultur lantegian (argazkia BordeleEE)

PUBLIZITATEA

Helduden martxoaren 2tik aurrera Bordeleko Euskaldunen Biltzarra elkarteko haurrek euskaraz ikasi eta jolasteko hitzordua izanen dute astero, 'Haurrak eskuaraz!' ekimenari esker. Euskal etxeak antolatu duen ikastaroa asteazkenero eginen da eta Amaia Mujika, Bordelen ikasketak egiten ari den hazpandarra, izango da irakaslea. "Elkarteko guraso askok nahiko lukete seme-alabek eskuaraz hitz egitea, eta horixe da gure helburua, joko eta kantu bidez eskuaraz ikastea", azaldu dio EuskalKultura.com-i Mayia Duhaldek.

Bordele, Frantzia. "Hemendik aitzina gure haurrek euskararen ikasteko eta euskaraz bizitzeko ahala izanen dute Bordelen!", diote Bordeleko Eskual Etxeko arduradunek ekimenaren aurkezpenean. 'Haurrak eskuaraz!' ikastaroak bi urte eta lau urte arteko neska-mutikoak hartuko ditu eta euskara hutsean ariko dira jolas eta kantuan, ordu eta erdiz, elkarteko egoitzan.

Klaseak mementuko asteazkenero izango dira (asteazkenetan eskolek egun librea dute Frantzian), 10:00etatik 11:30ak arte. "Baina asteazkenean etorri ezin duten hiru edo lau haurren gurasoek ere interesa agertu dute eta beste klase egun bat ere antolatzea hausnartzen ari gara", gehitzen du Mayia Duhaldek.

Badira Bordeleko Euskal Etxean euskaraz egiten duten gurasoak eta beste asko euskal etxeak ematen dituen eskoletan ikasten ari dira. EuskalKultura.com-en galderei euskaraz erantzun dien Duhaldek berak, adibidez, gau eskolan ikasi zuen. Eta ongi ikasi, gainera. Baina, haurrei txikitandik euskaraz jolasteko eta lagunak egiteko aukera ematea da jardueraren helburua.

-Ikastaroan izena eman nahi duenak Mayia Duhalderi e-maila bidali behar dio hona, edo telefonoz deitu 06 62 06 89 10 zenbakira
-Bordeleko euskal etxearen webgunea,
hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia