euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haur, gazte zein heldu, Diasporako euskaldunak gogotsu lotu zaizkio Korrikari: Necochea, Berlin, Madril, Liverpool, Medellin... (argazkiak)

2015/03/26

Necocheako nagusiak, beti gazte! Elkarteko helduenek ere parte hartu zuten Necocheako Korrikan. Irudiko Jeronimo 'Cholo' Sagues, esaterako, elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta 97 urterekin sasoi betean darrai, jo eta ke euskal kulturaren alde!
Necocheako nagusiak, beti gazte! Elkarteko helduenek ere parte hartu zuten Necocheako Korrikan. Irudiko Jeronimo 'Cholo' Sagues, esaterako, elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta 97 urterekin sasoi betean darrai, jo eta ke euskal kulturaren alde!

PUBLIZITATEA

Nafarroan sartu da Korrika eta datozen bi egunetan herrialde honetan barrena ibililko da lasterketaren lekukoa. Baina Euskal Herriko mugaz haratago ere zabaldu da azken egunetan euskararen aldeko mezua, esaterako, Argentinako Necochean, Liverpoolen, Madrilen edo Kolonbiako Medellinen. Eta datorren astebururako ere badatoz beste hamaika hitzordu. Jarraian, bideoak eta argazkia sorta.

Donostia-San Sebastian. Euskal Herrian bidea egin ahala, Korrika munduan zehar ere ari da arrastoa uzten, eta handik eta hemendik dozenaka argazki heldu zaizkigu, Diasporako euskaldunek egiten dituzten ekitaldienak. Apurka-apurka horien guztien berri ematen saiatuko gara, irudi ederrak direlako eta euskal etxeek euskararen alde egiten duten eguneroko lan isila Euskal Herrian ezagutzera emateko aukera bikaina direlako.

Argentinako Necochean, esaterako, Korrika 19 elkarteak hainbat urtetan euskal kulturaren alde egindako lanaren erakusgarri izan da. Aurtengo lasterketan parte hartu dutenen artean euskal etxeko nagusiak izan dira, batzuk elkartearen sortzaile izandakoak, eta sasoi betean euskararen alde ekinean jarraitzen dutenak. Kasta itzela, Necocheako gaztetxo hauek! Eta lekukoa hartzeko prest, makina bat neska-mutil ere ikusi ditugu korrika!

Berlinen ere, lasterketan nagusiak eta txikiak aritu ziren, Neukolln auzoan barrena. Lekukoa eskuz-esku ibili zen: Berlinen bizi diren guraso euskaldunen haurrek eraman zuten lehenbizi. Gero, bertan euskara ikasten ari diren ikasle alemaniarrek. Azkenik, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein euskal etxeko kideek. 

Madrilen ere hiriko euskara ikasleak eta euskal etxeko kideak pozik lotu zitzaizkion lasterketari, euskal etxean amaitu zen ekitaldi ederrean. Gurera ekarri ditugu bertako zenbait argazki, baina galeria osoa ikusteko jo Artzai Jauregi argazkilariaren Facebook orrira.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia