euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harriagueren Astea hasi da Uruguaiko Salton eta Udalak Harriague Sotoa Euskal Etxearen esku utziko duela iragarri du

2019/04/10

Bertako autoritateak eta Saltoko Euskaldunen Talde Euskal Etxeko lehendakaria asteleheneko ekitaldian, posta seilua aurkezten (arg. Saltoko Gobernua)
Bertako autoritateak eta Saltoko Euskaldunen Talde Euskal Etxeko lehendakaria asteleheneko ekitaldian, posta seilua aurkezten (arg. Saltoko Gobernua)

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Joan den astelehenean hasia da Salton Harriagueren Astea eta aste osoan zehar eta datozen egunetan zenbait ekitaldi gauzatuko dira, Uruguaiko hiri honetan ezarrita bertako aurrerabideari ekarria egin zion Pascual Harriague hazpandarraren figura omendu eta gehiago ezagutarazteko, baita bere istorioa medio Saltoko departamentuarentzat eta Uruguaiko Errepublika osoarentzat emankorrak izan diren hainbat eta hainbat immigrante euskaldunen egitate eta jarduna goraipatzeko.

Testuinguru honetan aurkeztu zen Harriague jaio zeneko bigarren mendeurrenaren karietara plazaratu den seilua, Correo Uruguayo posta zerbitzu nazionalak ekoitzia, departamentu eta nazio mailako buruzagi eta ordezkariak bertan, baita Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea ere. Harriague Sotoaren Kudeaketa Batzordeak, ondare historiko garrantzitsu hau azaleratu eta lanean jartzeko eman diren azkeneko urratsak ere aipatu zituzten. Batzordeko kide dira Saltoko Alkatetza, Saltoko Euskal Etxea, Saltoko Ardo Ekoizleen Elkartea, Errepublikako Unibertsitateko Cenur Litoral Norte eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Saltoko alkate Andres Limak iragarri zuen, gainera, bidalia diola dagoeneko Saltoko Departamentu Batzordeari, Harriague Sotoaren kudeaketa Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxearen esku uzten duen dekretu proiektua, donazio modal gisa.

Ekitaldi berean, Euskal Etxeko lehendakari Luis Zalduak bera buru duen euskal erakundeak bere egiten duen konpromisoa azpimarratu zuen, aipatu lekuan "Espacio Cultural Bodega Harriague, Punto 0 del Tannat" izena hartu duen proiektua aitzinarazteko.

Lima alkateak gehitu zuen jardunbide oso honekin kultura ondare hau abian jarriko dela, eskualdearentzat onuragarri.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia