euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Finlandiar bat gaztelania eta euskara arteko 'code switching'-ari buruzko tesia ari da egiten

2011/06/01

Hanna Lantto filologo finlandiarra, EuskalKultura.com-eko irakurleen alde topa egiten
Hanna Lantto filologo finlandiarra, EuskalKultura.com-eko irakurleen alde topa egiten

PUBLIZITATEA

Hanna Lantto finlandiarra Euskal Herriko Unibertsitatean izan da azken urtean, Helsinkiko Unibertsitaterako tesia prestatzen. Tesiaren gaia euskara eta gaztelaniaren arteko 'code switching'-a da, alegia, esaldi berean bi hizkuntzak erabiltzeko gaitasuna. Lantto orain dela zazpi urte hasi zen euskara ikasten, eta Helsinkiko Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurlea da.

Bilbo, Bizkaia. Hanna Lanto finlandiarrak 29 urte ditu eta bizitzako zazpi urte eman ditu jada euskararen munduan murgiltzen. Bilbora Erasmus programarekin sei hilabeterako etorri zenean hasi zen euskara ikasten eta 2005az geroztik Helsinkiko Unibertsitatean euskara irakurlea da. "Helsinkiko unibertsitateko ikasleek euskarekiko interes linguistikoa dute gehienbat, eta euskara irakasten diet klaseetan, euskal kultura baino gehiago", azaltzen du. "Urtero 7-10 lagun izaten ditut klasean".

Euskarak eta suomi edo finlandierak egitura aldetik antzik badutela dio eta horregatik, bere aburuz "euskara hutsetik ikasten hasten bazara, errazagoa da finlandiar batentzat". Berak ederki ikasi du euskara, are gehiago, euskarari buruzko tesia ari da prestatzen egunotan. Tesiarentzako ikerketa egiten aritu da azken urtean, eta Lantto EHUn izan den denboran, Helsinkiko ikasle batek gidatu ditu hango klaseak.

Euskara eta gaztelaniaren arteko 'code swiching' delakoa ari da aztertzen Lantto, hau da, esaldi berean hizkuntza batetik bestera jauzi egiteko gaitasuna. "Faktore sozialek fenomeno honetan nolako eragina duten ari naiz ikertzen", dio. Ikerketa egiteko Euskal Herrian alderik alde ibili da, euskaldunzaharrei zein euskaldunberriei galdeginez.

Tesia burutzeko oraindik bi edo hiru urte beharko dituela onartu arren, badu jada emaitza aipagarririk: "euskaldunzaharrek euskaldunberriek baino askoz gehiago erabiltzen dute kode aldaketa. Egitura berriak sortzen dituzte, gainera, eta euskaldun berriek, aldiz, esaldiaren egituratik kanpo erabiltzen dute".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia