euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Handia filmak abiaraziko du bihar Txekiako Brno hirian bertako Masaryk Unibertsitateko urteroko Euskal Astea

2018/11/22

Masaryk Unibertsitatea, Txekiako Brno-n
Masaryk Unibertsitatea, Txekiako Brno-n

PUBLIZITATEA

Brno, Txekia. Urtero sasoi honetan bezala, Euskararen Eguna gertu eta aurten Euskaraldiarekin ere bat eginez, bihar hasiko du bere 2018ko Euskal Astea Brno-ko Masaryk Unibertsitateak, Etxepare Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Denis Almandoz Irigoyen irakurle. Azaroaren 23tik 29ra garatuko da aurten Euskal Astea, eta zinema, historia eta literatura, poesia, txalaparta kontzertua, eta musika eta gastronomia alorreko eskaintzak egingo ditu, besteak beste.

Hona programa:

Azaroaren 23a, ostirala

Euskal zinema: Handia (2017) filmaren emanaldia

Non: Arna Nováka-ko C34 gela
Ordua: 16.30etatik 18.30etara

Azaroaren 26a, astelehena

Euskal Kultura eta Literatura erakusketa, bertako euskal historia eta literatura ikasleen eskutik (pertsonaia historikoak, kirolak, musika, paisaiak, poemak, jai egun eta ospakizunak) 

Non: D eraikineko Čítárna (Common room), Arna Nováka-n
Ordua: Aste osoan zehar

Azaroaren 27an, asteartea

Euskal musikaren eguna. Ugarte Anaiak txalapartarien emanaldia, instrumentuari buruzko azalpen eta argibideak eskainiz

Non: D eraikineko Čítárna (Common room) Arna Nováka-ko lehenengo solairuan
Ordua: 14.00etatik 15.30etara

Azaroaren 28an, asteazkena

Euskal literatura: Ainara Maya idazle eta olerkariak hitzaldia emango du Euskal Poesia Garaikideaz eta ondoren poemak irakurriko ditu euskaraz eta txekieraz (Europa 2008-2012) .

Non: Arna Nováka-ko D31 gela
Ordua: 18.00etatik 19.30etara

Azaroaren 29an, osteguna

Euskal Kultura, hitzaldia Hedoi Etxarteren eskutik, honako izenburuz "The Importance of Being Chillida"

Non: Arna Nováka-ko D41 gela
Ordua: 18.00etatik 19.30etara

Ikus hitzordua Facebook-en



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia