euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaika Bidek aste honetan Erbesteari buruz egingo duen mintegiaren programa aurkeztu du

2010/11/08

Erbestearen Nazioarteko XI. Mintegia Donostian hasiko da etzi. Antolatzaileek ekimenaren zabalkundea egiteko erabili duten irudia.
Erbestearen Nazioarteko XI. Mintegia Donostian hasiko da etzi. Antolatzaileek ekimenaren zabalkundea egiteko erabili duten irudia.

PUBLIZITATEA

Hamaika Bide elkarteak datorren asteazkenean Erbesteari buruz hasiko duen XI. Mintegiaren programa aurkeztu du. X. mintegia honen gaia '1936-1939ko Erbestealdia: Nortasuna eta Integrazioa' izango da eta berau jorratzeko nazioarteko adituak bilduko dira asteazkenetik ostiralera bitartean Donostian. Jarduerak irekiak izango dira eta Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzan eta Koldo Mitxelena Kulturgunean egingo dira.

Donostia-San Sebastián. Etzi asteazkena abiatuko da Hamaika Bide Elkartearen Nazioarteko XI. Batzarra, eta aurreko edizioetan bezala munduko hainbat aditu bilduko dira bertara erbestearen gaiaren inguruan hausnarketa egin eta azken ikerketak aurkezteko. Besteak beste Cesar Arrondo (La Platako Unibertsitate Nazionala, Argentina), Jose Luis Abellan (Madrileko Konplutense Unibertsitatea), Federiko Alvarez (Mexikoko UNAM), Manuel Aznar (Bartzelonako Unibertsitatea), Alessia Cassani (Italiako Udine Unibertsitatea), Josu Txueka (Euskal Herriko Unibertsitatea), Maite Garai (Errioxako Unibertsitatea), Ricardo Tejada (Le Mans-eko Unibertsitatea) eta Xabier Irujo (Nevada-Renoko Unibertsitatea) izango dira bertan. Mintegia irekia da eta interesa duen edonork parte har dezake ostiralera bitartean egingo diren saioetan.

EGITARAUA

Asteazkena, azaroak 10

Non: Deustuko Unibertsitatea. Donostian

-17:00. Batzarraren aurkezpena

-17:15. Inaugurazio-hitzaldia. Aurkezlea: Jose Angel Ascunce (Deustuko Unibertsitatea).
    José Luis Abellán (Madrileko Unibertsitate Konplutensea): “Exilio e identidad como categorías histórico-culturales”.

-18:00. Hitzaldien lehen saioa: Aurkezlea: Mari Karmen Gil Fombellida (Hamaika Bide Elkartea).
    Xabier Apaolaza (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Reflexiones sobre los conceptos de exilio e identidad”.
    Jose Angel Ascunce (Deustuko Unibertsitatea): “Exilio e identidad”.
    Jose Luis Orella (Deustuko Unibertsitatea): “Identidad”.

Osteguna, azaroak 11

Goiza
Non: Deustuko Unibertsitatea. Donostian

-9:30. Hitzaldi berezia. Aurkezlea: Maria Luisa San Miguel (Deustuko Unibertsitatea).
    Cesar Arrondo (La Platako Unibertsitate Nazionala-Argentina): “Diáspora vascoargentina: exilio e identidad”.

-10:30. Hitzaldien bigarren saioa. Aurkezlea: Maria Luisa San Miguel (Deustuko Unibertsitatea).
    González, Ana (A Coruñako Unibertsitatea): “El mantenimiento de la identidad vasca en las revistas del exilio de Chile: Batasuna, Euzkadi y Euzko Etxea”.
    Arcelus, Juana Mari (Napoleseko Unibertsitatea-Italia): “Terminologías sobre el exilio vasco en Venezuela entre 1940 y 1960”.
    Vicky Sueiro (Cienfuegos-ko Unibertsitatea-Kuba): “Exiliados vascos en la enseñanza superior cubana. Compromiso e identidad”.
    Garay, María Teresa (Errioxako Unibertsitatea): “Integración y dispersión en el exilio de Carlos Blanco Aguinaga: Carretera de Cuernavaca y De mal asiento”.


-12.00 Hitzaldien hirugarren saioa. Aurkezlea: Mari Karmen Gil Fombellida (Hamaika Bide Elkartea).
    Beti, Iñaki (Deustuko Unibertsitatea): “La locura del olvido. Reflexiones en torno a El sitio de Zaragoza de José Martín Elizondo”.
    Bueno, María (Granadako Ficciones Aldizkaria): “¿Quién trazó la senda del olvido? La memoria de Aurora Arnaiz”.
    Gónzalez-Allende, Iker (Nebraskako Unibertsitatea): “María Martos de Baeza: una identidad escindida entre el recuerdo y el olvido”.
    Merche Acillona (Deustuko Unibertsitatea): “Infancia en el exilio: entre la identidad y el recuerdo”.

Arratsaldea
Non: Koldo Mitxelena Kulturunea

-19:00 Hitzaldien laugarren saioa (aldibereko itzulpen-zerbitzua erdaldunentzat). Aurkezlea: Xabier Apaolaza (Euskal Herriko Unibertsitatea).
    Toledo, Ana (Deustuko Unibertsitatea): “Andima Ibiñagabeitia: euskara identitate-ezaugarri”.
    Ariznabarreta, Larraitz (Mondragon Unibertsitatea): “Erresistentzia identitateak eta proiektua Martin Ugaldek erbestealdian izandako esperientzian”.
    Chueca, Jose (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Martín Fierro edota Matxin Burdin”.
    Zabala, Jose Ramon (Hamaika Bide Elkartea): “Erbesteratuen Euskal Herria: ametsen eta nostalgiaren lurraldeak”.

Ostirala, azaroak 12

Goiza
Non: Deustuko Unibertsitatea. Donostian

-9.30. Hitzaldien bosgarren saioa. Aurkezlea: Jose Ramon Zabala (Hamaika Bide Elkartea).
    Cassani, Alessia (Padovako Unibertsitatea-Italia): “Angelina Muñiz-Huberman: identidad y re-escritura de la historia”.
    Estevez, Xosé (Deustuko Unibertsitatea): “Identidad gallega versus española en Castelao”.
    Tejada, Ricardo (Le Mans Unibertsitatea-Frantzia): “La realidad perdida y lo real entrevisto: Los ensayistas del exilio en los laberintos de la identidad”.

-11.00 Hitzaldien seigarren saioa. Aurkezlea: Iñaki Beti (Deustuko Unibertsitatea).
    Díaz de Guereñu, Juan Manuel (Deustuko Unibertsitatea): “Identidad exiliada y reintegración”.
    San Miguel, Maria Luisa (Deustuko Unibertsitatea): “Andrés de Irujo: la cultura como compromiso identitario”.
    Aznar Soler, Manuel (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa): “Identidad e integración del escritor del exilio republicano español de 1939 en Francia”.

-12.30 Hitzaldien zazpigarren saioa. Aurkezlea: Cesar Arrondo (La Platako Unibertsitate Nazionala-Argentina).
    Jauregi, Juan Julio (industrialaria): “Julio Jauregi: el diálogo como forma de ser”.
    Amezaga, Arantzazu eta Irujo, Xabier (Nevada-Renoko Unibertsitatea): “Mesopotamia”
    Álvarez, Federico (Mexikoko UNAM): "Conciencia identitaria y exilio".

-14.00 Jardunaldiak ixteko hitzaldia. Aurkezlea: Iñaki Beti (Deustuko Unibertsitatea).

Blanco Aguinaga, Carlos (La Jolla-San Diego-EEBB): “La memoria te ayuda a vivir, pero no basta”.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia