euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaika Bide Elkarteak euskal erbesteko kulturari eskainitako web orrialdean eduki berriak eskaintzen ditu

2008/02/16

Luis de Llera, Jose Angel Ascunce eta Manuel Aznar Soler Erbesteari buruzko 8. Mintegian (argazkia Hamaika Bide)
Luis de Llera, Jose Angel Ascunce eta Manuel Aznar Soler Erbesteari buruzko 8. Mintegian (argazkia Hamaika Bide)
Hamaika Bide Elkarteak, erbesteko euskal kulturako azterketa eta lanen berreskurapenaren sustatzaileak, iragan urtean sortu zuen web orrialdeko edukiak berritu ditu. Erbesteratuen fitxa berriekin batera, beste hiru atal ipini ditu: "Hilabeteko pertsonaia", kasu honetan Juan Goyanarte idazle eta editoreari buruz hitz egiten duena, "Hilabeteko artikulua", Nestor Basterretxea eskultore eta idazlearen testu batekin, eta "Hemeroteka" (bertan hedabideetan argitaratutako elkarteko kideen testuak biltzen hasi dira).

PUBLIZITATEA

Hamaika Bide Elkarteak web orrialde bat sortu zuen iragan urtean erbesteko euskal kulturako azterketa eta lanen berreskurapena sustatzeko. Orain, Hamaika Bideren webgunean eduki berriak sartu dituzte arduradunek. Besteak beste, Manuel Chiapuso anarkista, edo Balediñe Albizu eta Sorne Unzueta idazleei eksainitako tarteez gain, elkarteak beste hiru atal ipini ditu: "Hilabeteko petsonaia", kasu honetan Juan Goyanarte idazle eta editoreari buruz hitz egiten duena; "Hilabeteko artikulua", Nestor Basterretxea eskultore eta idazlearen testu batekin ("La libertad se llama América"), eta "Hemeroteka" atala, hedabideetan argitaratutako elkarteko kideen testuak biltzen dituena (barneko erbeste kontzeptuaz, Javier Landaburu...).

Orrialdearen sorreraz geroztik, webguneak erbestean egondako pertsonaia nabarmenen biografien erlazio bat biltzen du. Biografia hauek elkarteak antolatutako nazioarteko kongresuetan aurkeztuak izan dira aurretik. Aldi berean, Hamaika Bidek jendearentzat eskuratzeko zailak izan diren edo Diasporako egoera zaila zela-eta, argitaratu ezin izan diren erbestean agertutako berrargitalpenak eta argitalpenak sustatzen ditu. Horrela, orain arte honako idazle hauen obrak argitaratu ahal izan dira: Ramon de Ertze Garamendi, Cecilia García de Guilarte, Ildefonso de Gurrutxaga, Kepa de Derteano edo Eduardo Ugarte.

1999az geroztik, hamaika bide erbestea berreskuratzeko

1999. urtean Hego Euskal Herriko unibertsitate eta ikastetxe ezberdinetako irakasle talde batek erbesteko euskal kulturako azterketa eta lanen berreskurapena sustatuko zuen elkarte bat sortzea erabaki zuen. Horrela jaio zen ofizialki 2000. urtean Hamaika Bide Elkartea, Euskal Erbesteen Kultura. Urte hauetan zehar hainbat topaketa, nazioarteko kongresu, seminario eta argitalpen egin ditu, beti ere helburu berarekin: euskal kultura eta historiako memoriaren zati garrantzitsu baten galtzea galaraztea.


Lotura interesgarriak

Web orrialdearen helbidea
www.hamaikabide.org

Erbesteari buruzko 8. Mintegia
2007ko urriaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia