euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

HABEren "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" lehiaketaren iPad Mini saria Kepa Ramosek jaso du

2016/12/22

Kepa Ramos, HABEren zuzendari nagusi Joseba Erkiziaren eskutik oparia jaso zuen unean (argazkia HABE)
Kepa Ramos, HABEren zuzendari nagusi Joseba Erkiziaren eskutik oparia jaso zuen unean (argazkia HABE)

HABEk Durangoko Azokan izan zuen standean galdera bota zien bertara inguratu zienei: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?". Orain, erantzun guztien artean iPad mini bat zozketatu du. Irabazlea Kepa Ramos izan da eta HABEren zuzendari Joseba Erkiziaren eskutik jaso du saria. Jarraian, erantzun horien arteko batzuk bildu ditugu. Eta zuk, zer egin dezakezu euskararen alde?

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Asko izan ziren "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" galderari erantzun ziotenak HABEren Durangoko Azokako standean, baina horietako batek bakarrik lortu du agindutako saria. Jasotako erantzun guztien artetik bat aukeratu eta azkenean, Kepa Ramos suertatu da iPad miniaren irabazlea, HABEk aditzera eman duenez.

Hona hemen jasotako erantzunetako batzuk:

Zer egin dezaket nik euskararen alde? ¿Qué puedo hacer yo por el euskera?

-Lehen berba beti euskaraz!
-Euskara transmititu eta maitatu
-Nire lagunekin euskaraz aritu!
-Euskaraz hitz egin eta harro egon!
-Euskaltegira joan eta asko ikasi
-Darlo a conocer a todosmisconocidos
-Eskubide urraketa oro salatu!
-Egunerokotasunean erabilita, jendea erabiltzera bultzatu, eta norbaitek gaizki eginez gero, barre egin gabe, lagundu!
-Euskara gure egunerokotasuneko arlo guztietan erabili!
-Horren urrun sentitzen dutenei gure hizkuntza gerturatu eta pixkanaka eurena sentiarazi
-Egunero hitz egin, bizi, disfrutatu, erakutsi, ulertu, gozatu, bizi!
-Euskaraz hitz egin ondo zein txarto. Euskaraz bizi
-Maitatu
-Seme-alabekin euskaraz mintzatu, beti euskaraz aritu
-Intentar que no se olvide, son mis raíces pero no lo hablo
-Bardin segidu. Ahal daurien guztiekaz euskeraz komunikatu ta ez dakienari ikisten lagundu.

Guk zuei ere luzatzen dizuegu galdera, bota zuen erantzunak Iruzkinetan!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia