euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

HABEk 75 euskal etxeen euskara ikastaroak sustatuko ditu 2007-08 ikasturtean 210.000 euroko laguntzarekin

2008/03/06

Jean Marc Goienetxe, Bordeleko Euskal Etxeko presidentea eta Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria
Jean Marc Goienetxe, Bordeleko Euskal Etxeko presidentea eta Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria
HABE Helduen Euskalduntze Institutuak, munduko euskal etxeetan euskara klaseak eskaintzeko laguntza ematen du, urtero argitaratzen duen deialdiaren bidez. Horren bidez 2007-08 ikasturtean 75 Euskal Etxe baino gehiagok izango dute euskarazko eskolak emateko aukera eta institutuak arlo honetarako 210.000 euroko diru laguntza emango du. HABEk euskal etxe bakoitzarekin lankidetza hitzarmena sinatzen du laguntzak bideratu ahal izateko. Akordio hau sinatu duten azken euskal etxeak Bordele, Murtzia, Mallorca eta Valentziako elkarteak izan dira.

PUBLIZITATEA

Euskara Munduan ekimenaren barnean eta munduko euskal etxeetako euskara eskolak sustatzeko asmoz HABEk 75 elkarte baino gehiagorekin mantentzen du lankidetza harremana. Harreman honen bidez hiru kontinentetan indartu dira euskara ikastaroak azken urteetan: Europan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid, Paris, Bordele, Londres, Frankfurt...), Ameriketan (Argentina, Uruguai, Txile, Brasil, Venezuela, Mexiko, AEBetan) eta Ozeanian (Sydneyn), besteak beste.

Ikasturte honetan Joseba Erkiziak, HABEko zuzendariak, hogei bat hitzarman berritu edo sinatu ditu ekimen honen barruan. Horiei esker euskal etxeek orotara 21.000 ikas-ordu baino gehiago emango dituzte. Programak 210.000 euro emango ditu laguntzetan. Azken hitzarmenak otsailaren bukaera aldera sinatu dituzte, Bordele, Murtzia, Mallorca eta Valentziako euskal etxeetan.

[Goiko irudian HABEko arduradunak eta Murtziako Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko kideak]

[Goiko irudian Mallorcako Artea Euskal Etxeako kideak, hitzarmena sinatzearekin batera egin zen afarian]


lotura interesgarriak

HABE, Helduen Euskalduntze Institutua
www.habe.euskadi.net

Euskara Munduan zabaldu egingo da 2008an
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 5ean

HABEk eta FIVUk euskara irakasleak trebatuko dituzte Uruguaien
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 31an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia