euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Habanako "Espainiaren urratsa" jaialdiak Euskal Herriari eskaini dio bere 28. edizioa apirilaren bigarren astean

2019/04/19

Jaialdiaren aurkezpena. Programan, omenaldia eskaini zioten Euskal Herriari talde kubatarrek eta Kubako espainiarrek; AVNB euskal etxea ere partaide izan zen
Jaialdiaren aurkezpena. Programan, omenaldia eskaini zioten Euskal Herriari talde kubatarrek eta Kubako espainiarrek; AVNB euskal etxea ere partaide izan zen

PUBLIZITATEA

Habana, Kuba. Habanako "La Huella de España" (Espainiaren urratsa) jaialdiak Euskal Herriari eskaini dio apirileko bigarren astean egin duen bere 28. edizioa, programako parte izan direla Tontxu kantari bilbotarra eta euskal pilota eta zine erakustaldiak, baita ere Irene Rodriguez Espainiar Dantza Konpainiak taularatu duen "Encierro" emanaldiaren estreinaldia eta bestelako saioak, protagonista izanik Kubako Espainiar Balleta, Kubako Espainiar Elkarteen Federazioa, Habanako AVNB (Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia) eta Ivette Cepeda eta Luna Manzanares artistak, besteak beste.

Espainiako Itsas-Armadako Juan Sebastian Elcano ontzia Habanan zela baliatuz, hitzaldi bat eman du baita ere Getarian jaiotako itsasgizonaz -- haren bostgarren mendeurrenean-- getariarraren izena daraman eskola-ontziko kapitainak. Ikus hemen jaialdiko programa eta erreferentzia.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia