euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Habanako AVNB euskal etxearen ekitaldiak: Kubako euskaldunak prestatzen ari dira igandean Aberri Eguna ospatzeko

2019/04/19

Aurreko edizio batean Kuban Aberri Eguna ospatzen (arg. Patricia Moncada-Euskadi-Kuba elkartea)
Aurreko edizio batean Kuban Aberri Eguna ospatzen (arg. Patricia Moncada-Euskadi-Kuba elkartea)

PUBLIZITATEA

Habana, Kuba. Aberri Eguna Kubako euskal komunitateak urtero antolatzen duen ospakizun behinena da. AVNB (Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia) euskal etxetik, bertako lehendakari Renato Garcia Egusquiza zuzendu zaigu, esanez aurten ere bere elkarteak ospakizun horren aurreko ekitaldi eta saio batzuk prestatu dituela, tartean hitzaldiak eta "Vascos en Cuba: Imágenes que lo demuestran" (Euskaldunak Kuban: hala agerrarazten duten irudiak"), baita Habanako Tenpletea --Gernikako Arbolarenaren antza duena-- seiluen gainean jartzeko zigilu baten posibilitatea ere. Edonola ere, guztiak datorren igandeko Aberri Egunaren ospakizuna izango du gailurra.

Aberri Egunak irlan bizi diren euskaldunek osatutako talde antolatzailea dauka. Garcia Egusquizak dioskunez, "talde horrek igandean, 21ean, elkartzeko deia egin du, topa egiteko Circulo Social Obrero Felix Elmuza izenekoan, lehen circulo El Nautico zen lekuan, goizeko 11etan, euskaldunak eta euren ondorengoak eta baita bisitariak ere. "Irrikaz espero dugu Joseba Gotzon bertaratzea eta Ray Fernandez kantari kubatarra. Irlan bisitari ibil daitezkeen euskaldun guztiak daude gonbidatuta".



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia