euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Gure etxean euskal izaera arnastu ere egiten da': Euskonews Sergio Recarte euskal argentinarrarekin solasean

2009/06/19

Sergio Recarte, jatorri nafarreko euskaltzale argentinarra
Sergio Recarte, jatorri nafarreko euskaltzale argentinarra

PUBLIZITATEA

"Sergio Recarte euskal jatorria duen argentinarra da. Euskal kultura Argentinan zehar zabaltzen ematen du bere denboraren zati handi bat. General Villegaseko (Argentina) Euskal Etxearen bazkide eta sortzaileetako bat da, baita euskal kulturari buruzko Beti Aurrera buletinaren sortzailea eta Euskonewseko Kosmopolita ataleko ohiko kolaboratzailea ere". Honela hasten da Maider Sillero kazetariak Sergio Recartez egiten duen aurkezpena, ondoren elkarrekin izandako elkarrizketa argitaratzeko, guztia Euskonews astekari elektronikoko azkeneko zenbakian.

Donostia-San Sebastian. Aste honetan bertan EuskalKultura.com-ek Sergio Recarteren artikulu bat ematen zuen argitara, Jose Larralde musikari eta kantariari buruzkoa, jatorriz Recarte zuzendari eta idazle daukan 'Beti Aurrera' hilabetekariak plazaratua, eta batez ere musika herrikoia maite duten irakurleengangan sor zezakeen interesarengatik orrialdeotara ekarria.

Gaur ostirala, Sergio berarekin izandako elkarrizketa eman du argitara Euskonewsek. Euskal Herrian menturaz ez hainbeste, baina Argentinan, euskal komunitatean euskalgintzan ari direnen artean, pertsona ezaguna da bera, emazte Nekane Olazarrekin batera. Eta, kointzidentzia, Nekaneri buruz ere argitara emana dugu oharño bat duela pare bat aste, bera zuzendari daukan Villegasko 'Euskaldunen tenorea' irratsaioa aipu.

Sergio Recarteri Euskonews-en eginiko elkarrizketa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia