euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Etxea elkarteak lehenengoz hartu du parte Salta herriaren sorrerako desfilean (argazkiak)

2009/04/21

Gure Etxeako ordezkariak desfilearen une batean (argazkia SaltaEE)
Gure Etxeako ordezkariak desfilearen une batean (argazkia SaltaEE)

PUBLIZITATEA

Salta hiriak, Argentinako izen bereko probintzian, bere sorreraren 427. urteurrena ospatu zuen joan den apirilaren 16ean. Ekitaldiaren buru Juan Manuel Urtubey gobernadorea izan zen, Miguel Isa hiriburuko intendentarekin batera. Hitzorduak berebiziko garrantzia izan zuen Gure Etxea elkartearentzat, lehendabiziko aldiz urtero egiten den desfilean parte hartu zuelako. Euskal ordezkariek ikurrina, Nafarroako bandera eta Donostiakoa ere eraman zituzten, elkarteko presidente Jorge Saratxok Euskalkultura.com-i azaldu dionez.

Salta, Argentina. Salta hiriak bere sorreraren 427. urteurrena ospatu zuen joan den  apirilaren 16ean. Ospakizunak Amerika Kultur Zentroko Miguel Angel Wayar aretoan hasi ziren, herriko alkate Miguel Isak eta beste agintariek Urutbey gobernadoreari egin zioten harrerarekin.

Ondoren agintariak 9 de Julio plazaraino joan ziren, bertan Argentinako eta Saltako banderak altxatzeko. Bertan, Saltako historiatzaile Miguel Ángel Cáseresek hiriaren historiaren laburpena egin zuen, 1582an Hernando de Lermak sortu zuenetik gaur eguneraino.

427º aniversario Salta (01)

[Euskal Etxeko bi dantzari Saltako 427. urteurreneko desfilea hasi aurretik (argazkia Salta EE)]

427º aniversario Salta (02)

[Gure Etxea elkarteko txikiek ere jantzi dotoreenak atera zituzten desfilean parte hartzeko asmoz (argazkia SaltaEE)]

Gure Etxea desfilean

Ondoren, Urtubey gobernadorea buru zelarik, urteroko desfilea abiatu zen Hernando de Lermaren monumentua dagoen Güemes plazatik. Aurtengoan lehen aldiz Gure Etxea euskal elkarteak desfile honetan parte hartu zuen, Jorge Saratxo presidenteak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Euskal dantzariek ikurrina, Nafarroako bandera eta Donostiakoa eraman zituzten desfilean. Euskal ordezkaritzarekin batera komunitate boliviarra, txiletarra, ekuadortarra, espainiarra, italiarra, japoniarra eta siriar-libanoarra atera ziren.

427º aniversario Salta (03)

[Ikurrina eta Nafarroako bandera desfilean izan ziren, Gure Etxeako kideei esker (argazkia SaltaEE)]

 

427º aniversario Salta (04)
[Euskal Etxeko dantzariak ikurrinarekin desfilean (argazkia SaltaEE)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia