euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Ametza Euskal Etxea formakuntza eskolak ematen hasiko da gaur, Rio Cuartoko Unibertsitatearekin bat eginda

2018/05/17

Gure Ametza Euskal Etxearen sarreran, 'Guernica' koadroaren erreprodukzio berria
Gure Ametza Euskal Etxearen sarreran, 'Guernica' koadroaren erreprodukzio berria

PUBLIZITATEA

Unibertsitatearekin sinatutako akordioari jarraituz Euskal Etxeko ateak formakuntza jasoko duten ikasleei zabalduko zaizkio gaurtik aurrera, Rio Cuartoko herritarren --bereziki herritar gazteen-- mesederako izango den ekimen hau medio. Eskolak ‘Universidad Barrial’ delakoaren baitan kokatzen dira. Karia horretara zenbait moldaketa egin ditu euskal etxeak bere egoitzan, beti ere bere komunitateari hobekien zerbitzeko xedea gogoan hartuta, bertako gainerako elkarte eta erakundeekin lankidetza bultzaturik.

Río Cuarto, Argentina. Hogeita hamabost ikaslek hasiko dute gaur Gure Ametza Euskal Etxean ‘Facilitador Comunitario’ izeneko ikastaroa. Kurtsoa Euskal Etxeak eta Rio Cuartoko Unibertsitate Nazionalak iaz berritu zuten Lankidetza Hitzarmenaren barruan gauzatuko da eta Hiritarrentzako Trebakuntza arloko Herri Ararterkaritzaren esku egongo da.

‘Universidad Barrial’ proiektua Rio Cuartoko Unibertsitate Nazionalak kudeatzen du hiriko beste hainbat erakunde lagun. 2016an hasitako ekimen honi esker herritarrek mota askotako doako ikastaroetan har dezakete parte. Euskal Etxeko erreferente Sergio Eguiazuk EuskalKultura.com-i azaldu dionez, Hitzarmenaren barruan Euskal Etxea eskuragai egongo da Unibertsitateak bertan ekintzak antolatu ahal izateko, batez ere Euskal Etxearen inguruko auzoei begira eta beti ere komunitatearen bizi kalitatea hobetze aldera. Unibertsitatearen eta Euskal Etxearen arteko harremanak sendotzeko, Euskal Etxeak Unibertsitateko langileak bere ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu.

‘Universidad Barrial’ programa behar bezala gauzatu eta ikasleak ahalik eta hobekin errezibitu ahal izateko, hobekuntza lan batzuk egin ditu Euskal Etxeak bere instalazioetan. “Ikasgelak txukundu eta egoki hornitu dira eta, izan ere, gaur hasiko diren klaseekin inauguratuko dira”, adierazi du Euskal Etxeak.

Gure Ametza Arrazolatarren 3. Topaketan

Bestalde, Arrazola deituradunek euren hirugarren nazioarteko topaketa egingo dute datorren asteburuan, Kolonbian, Cartagenas de Indias hirian. Gure Ametzako kide den Raul Arrazola bertan izango da eta Rio Cuartoko Euskal Etxearen oroigarri bat helaraziko die bertaratutako senideei. Hona programa.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia