euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guillermo Echenique sozialista gipuzkoarra izendatuko dute bihar Kanpo Harremanetarako Idazkari

2009/06/29

Guillermo Echenique (argazkia DeLaHera-DiarioVasco)
Guillermo Echenique (argazkia DeLaHera-DiarioVasco)

PUBLIZITATEA

Badirudi aste honetan zeozer mugituko dela Eusko Jaurlaritzan Kanpo Harremanetarako gauzei dagokienean. Guillermo Echenique sozialista gipuzkoarra, egun 'Bidasoa Activa', Irun Hondarribiako garapen ekonomikorako elkarte publikoko kontseilari delegatua dena, izendatuko du bihar Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi, aurreko exektiboan Iñaki Agirrek zeraman lanpostuaz arduratzeko, alegia.

Donostia-San Sebastián. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bere bihar astearteko bileran izendatuko du Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, El Diario Vasco egunkariak gaur argitaratzen duenez, Jaurlaritzako iturriak aipatuz. Echenique Gipuzkoako PSE-EEko buruzagi izana eta eta gaur egun Bidasoa Activa Irun-Hondarribiako garapen ekonomiko eta turistikorako elkarte publikoko kontseilari delegatua da.

Guillermo Echenique Gonzalez parlamentaria izana da Eusko Legebiltzarrean, diputatu nagusiorde Gipuzkoako Foru Aldundian eta talde sozialistako bozeramale lurralde horretako Batzar Nagusietan, besteak beste, politika aktiboa utzi zuen arte. Gaur egun Bidasoa Activa Irun-Hondarribiako garapen ekonomiko eta turistikorako elkarte publikoko kontseilari delegatua da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia