euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patagonian egingo du Guascor enpresak munduko parke eolikorik handiena

2009/06/03

Egun Pico Truncadoko parkea (argazkia ElGlobo)
Egun Pico Truncadoko parkea (argazkia ElGlobo)
Guascor enpresa arabarrak bart sinatu zuen Argentinako presidentea den Cristina Fernández de Kirchner-ekin Patagonian, Pico Truncadon munduko parke eoliko handiena eraikitzeko akordioa. Instalazioak 400 aerosorgailu izango ditu eta orduro 600-900 megawat inguru sortzeko gaitasuna izango du. Guascor enpresaren esanetan proiektuak 1.700 milioi euroko kostua izango du.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Arabako Guascor enpresak Argentinako Patagonian munduko parke eolikorik handiena eraikiko du. Santa Cruz probintzian dagoen Pico Truncado aldean 400 aerosorgailu jarriko dira eta espero denez orduro 600-900 megawat energia sortuko dute. Enpresako zuzendaria Joseba Grajales adierazi duenez, Pico Truncadok baldintza bereziak betetzen ditu ordu askotan haizea mugitzen delako eta estrategikotzat jo du ingurua.

Bart sinatu zuten akordioa Guaskor-eko zuzendaria Joseba Grajalesek eta Argentinako presidentea Cristina Fernández de Kirchnerek Río Gallegos hirian. Azken honen ustetan, eraikuntza honek Argentina energia berriztagarrien abangoardian jarriko du.

Urtebeten eraikuntza lanen hasiera

Egun Pico Truncadon hamar aerosorgailu daude Alemaniako enpresa batek kudeatuta. Ezagutzera eman den proiektuak faltan ditu oraindik, adituen ingurumenaren gaineko eraginaren txostena, parkeak sortutako energia erosiko duen enpresaren izena eta finantziazio plana. Hauek gaindituta, eraikuntza lanak urtebeteko epean hastekoak dira eta beste bitan parkea lanean ikusi ahal izango da.

Parke honen eraikuntzarako 300 bat lanpostu zuzen sortuko dira eta zeharka beste 900, egitura funtzionamenduan jartzerakoan 180 behargin izango dira bertan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia