euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguez-ko Eusko Aterpeak Oroitarrien Egunean hartu du parte eta bere Aberri Egunen 20. urteurrena ospatu du

2019/05/06

Raul Taretto eta Juan Itcea argentinar eta euskal ikurrekin General Rodriguez-ko Etorkinen Monumentuan
Raul Taretto eta Juan Itcea argentinar eta euskal ikurrekin General Rodriguez-ko Etorkinen Monumentuan

PUBLIZITATEA

General Rodriguez, Argentina. Mugimendu handi eta bereziko asteburua izan da azken hau Eusko Aterpea Euskal Etxearentzat. Larunbat arratsaldean, eta Oroitarriaren Nazio Egunaren baitan, elkarteak Etorkinen Omenezko Monumentuaren berrinaugurazioan hartu zuen parte, Raul Taretto eta Juan Itcea Euskal Etxeko banderadun gisa partaide, herriko agintari eta beste hainbat erakundetako kideekin batera. Zeremoniaren baitan, monumentuan bertan eta inguruko berdegunean egindako hobekuntza lanak bedeinkatu zituen Diego Andriotti apaizak eta herriko alkate Dario Kubar-ek hitz batzuk zuzendu zizkien bertaratutakoei, esan nahi baita gizataldeen ordezkariei zein bestelako buruzagiei eta bildutako publikoari.

Igandean, berriz, Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatu zuen, 170 bat lagun bildu zituen bazkari batekin. Eskualde osoko euskal etxeek ere lagundu zituzten rodrigueztarrak Eusko Aterpeak urteko topaketa garrantzitsuenetako bat duen honetan eta anfitrioiek gonbidatuen presentzia eskertu zuten euren betiko euskal giro ederrarekin.

“Aberri Eguna urtero dugu ospakizun berezia eta sentitua, baina aurten are bereziagoa, 20 urte betetzen baitira jai hau ospatzen hasi ginenetik” azaldu dio harro EuskalKultura.com-i Eusko Aterpea-ko erreferente eta buruzagi den Raul Taretto euskaltzale engaiatuak.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia