euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral Belgranoko Gure Etxea-ko kideak argentinar eta euskal banderen eroale Independentziaren Eguneko zeremonian

2018/07/13

Independentziaren Eguneko ekintza, Gral. Belgrano herrian
Independentziaren Eguneko ekintza, Gral. Belgrano herrian

PUBLIZITATEA

Gral. Belgrano, Argentina. Independentziaren Egunaren 202. urteurrena ospatu dute uztailaren 9an Argentinan zehar eta mota askotako ekitaldiak egin dira karia horretara herrialde osoko herri eta hirietan. Buenos Aires probintziako Gral. Belgrano hirian, 9an bertan egin zen zeremonia, Udalak antolaturik, goizeko 11etan, Manuel Belgrano Plazan. Hori baino lehen, meza eskaini zen Inmaculada Concepcion Parrokian hiriko indar biziak partaide.

Duela hiru hilabete eskas Lege-Izaera lortu zuen hiriko Gure Etxea Euskal Etxeak baiezko erantzuna eman zien antolatzaileei eta bere banderadunak --bandera argentinarraren eta ikurrinaren eroale--  bidali zituen ekitaldira. Emozioz, Dora Alberro Gure Etxea-ko batzordekideak eta Mariano Val Alberrok izan dute aurten ikurrak eramateko ohorea.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia