euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ensamble' erakusketa zabalduko dute gaur Gorka Larrañaga eta Xavier León artistek Mexikoko Euskal Etxean

2008/12/03

Mexiko DFko Euskal Etxean gaur iluntzean zabalduko den erakusketaren afixa
Mexiko DFko Euskal Etxean gaur iluntzean zabalduko den erakusketaren afixa

PUBLIZITATEA

Gorka Larrañaga euskaldunak (Azkoitia, 1974) eta bere lankide Xavier León Borja artista ekuadortarrak Mexiko DFko hiri paisaiaren euren interpretazio berezia eskainiko dute gaurtik aurrera Mexikoko Euskal Etxean ikusi ahal izango den 'Ensamble' izeneko erakusketan. Urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo den ekimen honetara bertara inguratzen direnak 18 obra hautatu ikusi eta dastatu ahal izango dituzte euskal elkartearen Ganbara erakustokian, Polancoko Aristoteles 239 helbidean.

Mexiko hiriburua, Mexiko. Inaugurazioa gaur arratsaldeko zazpi t'erdietan egingo da Euskal Etxearen Ganbara erakustokian. Gorka Larrañagak argi kutxa akrilikoak erabiltzen ditu eta barruan objektuak sartzen ditu, jostatzeko auto txikiak edo loreak, esaterako; aurkezteko ekarri dituen lanen gai gisa DFko Periferikoaren bigarren pisuko egiturak hartu ditu. Bere aldetik, Xavier León-ek egurraren gaineko olio lanak egiten ditu, eta ekarri dituen lanek hiriaren bazterrean dauden auzoen gaineko interpretazioa egiten dute.

Azkoitian eta 1974ean jaio zen Gorka Larrañaga. Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Ikusteko Arteak irakasten ditu. Ikerketa egonaldi bat egin zuen San Carlos Akademian. Lortu dituen sarien artean, Pinturako Ramon iriarte, Leioako Pintore Gazteena (Bizkaian) eta EXCLUM 04, Murtzian, Espainia.

Urtarrilaren 7ra arte Euskal Etxean

Xavier León Borjari dagokionez, 1979an jaio zen Ekuadorreko Quito hiriburuan, eta San Carlos Akademiako Ikusteko Arteen Maisu titulua dauka. Ekuadorren eta Mexikon garatu du bere ibilbide artistikoa, eta Kuban ere garatu izan ditu proiektuak. Gaur egun Frantziako Etxeko Moda Eskolan ari da irakasle.

Erakusketaren inaugurazioa gaur asteazkenez egingo da, arratsaldeko zazpi t'erdietan Mexiko DFko Euskal Etxean, Ganbara aretoan, eta bisitatu ahal izango da astelehenetik latunbatera urtarrilaren 7ra arte, goizeko bederatzi t'erdietatik iluntzeko zortzi t'erdietara, Docor Comunicación-etko Emma Albadalejo prentsa aholkulariak igorritako oharrak dioenez.

Lotura interesgarriak

Mexiko DFko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Gorka Larrañagaren webgunea
www.iranixe.net

Gorka Larrañagaren biografia Chiapaseko Studio Cerrillon
www.studiocerrillo.com/index.php?title=bio&month=oct08



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia