euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Gora Obama!' euskaraz esanez, Dave Bieter Boiseko alkateak Barack Obama hautagaiaren alde egin zuen: hona bideoa

2008/02/12

Dave Bieter Boiseko alkatea Obamaren aldeko mitinean
Dave Bieter Boiseko alkatea Obamaren aldeko mitinean

PUBLIZITATEA

AEBetako Alderdi Demokratako Barack Obamak, garaipen sonatua eskuratu zuen Idahon joan den astearteko caucusean. Obamak botoen %80a jaso zuen eta Hillary Clinton aurkariak %17a baino ez. Kanpaina itxierako mitinean Obamak Boiseko alkate Dave Bieterren babesa jaso zuen. Era deigarrian, jatorri euskalduneko Bieterrek Boise Qwest aretoko entzulegoa zutik jarri arazi zuen, Gora Obama! euskarazko aldarriarekin. Momentu horretako bideoa ekarri dugu hona.
Barack Obama hautagai demokratak garaipen biribila eskuratu zuen joan den asteartean Idahon, estatubatuarrek Astearte Handia deitzen duten egunean (egun berean estatu askotako caucusa-ak egiten direlako). Garaipen honetan Obamak Idahoko euskal komunitateko ordezkarien babes nabaria izan zuen, batik bat Dave Bieter Boiseko alkatearen aldetik. Kanpaina itxierako mitinean Bieter Qwest Arena estadioko oholtzara igo zen Obamaren alde hitz egiteko eta jendea zutik jartzea lortu zuen.

Era deigarrian bukatu zuen mintzaldia Bieterrek. Obama, Boise State Broncos amerikar futbol taldearekin alderatu ostean, hautagaia euskal eran goratzera gonbidatu zituen. 'Aldarri batekin bukatuko dut. Oihu hau erabili nuen azken aldia Boise State taldeak Fiesta Bowl txapelketa irabazi zuenean izan zen. Idahoko oihu tipikoa da, euskaraz delako. Ez duzue beste inon entzungo', esan zuen Bieterrek. 'Hitz bat da, eta hitz hori Gora da'. Entzuleek gogotsu errepikatu zuten aldarria, YouTubeko bideo honetan ikus daitekenez.




Lotura interesgarriak

'Gora Obama'
Jatorrizko artikulua Paleomedia.org webgunean

Dave Bieter Boiseko alkate aukeratu dute berriz (ingelesez)
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 8an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia