euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gonbidapena New Yorken bizi diren euskaldunei elkar-ezagutze elkarretaratze batean parte hartzeko

2018/11/20

New Yorkeko Eusko Etxearen egoitza. 1913an sortua, Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena da New Yorkekoa (arg. EuskalKultura.com)
New Yorkeko Eusko Etxearen egoitza. 1913an sortua, Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena da New Yorkekoa (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Deia elkarrekin egin dute New Yorkeko Eusko Etxeak eta egoitza Sagar Handian duen Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, gonbitea luzatuz inguruan bizi diren euskaldunei datorren asteko ostiralean, azaroaren 30ean, iluntzeko 7:30etan Eusko Etxera bildu eta elkar ezagutzeko edo elkar berriz ere ikusi eta agurtzeko, aspaldian elkarrekin topatu gabeei ere horretarako aukera eskainiz. Horren lagungarri, pintxo batzuk eta edariren bat ere zerbitzatuko dira, eta ondotik Eusko Etxeko kantina ere zabalduko da.

Gonbitea joan den maiatzetik Ander Caballeroren txanda hartuz Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari den Jorge Fernandezek egin du, eta parte hartzeko baieztapen-email bat bidatzea eskatzen da, usa@euskadi.eus helbidera, azaroaren 28aren aurretik.

New Yorkeko Eusko Etxea 307 Eckford St, Brooklyn, NY 11222 helbidean dago.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia