euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Goizueta-Latassa familia nafarraren ondorengo argentinarrak hirugarren aldiz elkartuko dira, La Platan

2007/10/02

Topaketaren egoitza, El Rincon 'quincho'-a
Topaketaren egoitza, El Rincon 'quincho'-a

PUBLIZITATEA

Pedro Andrés Goizueta eta Lorenza de Latassaren ondorengoek bat egiteko bilkura hilaren 13an izango da La Plata eskualdean, Villa Elisako “Cabaña El Rincón” kintxoan. Bi nafartarrak oso gazte zirela iritsi ziren Argentinara gerra karlistak zirela eta, bizimodu hobe baten bila, 1833 urte inguruan seguruenik. Ondorengoak hirugarrenez elkartuko dira, aurretik beste bi aldiz bildu baitziren Goizueta Casco adarrekoak 2001. urtean. Topaketa honek ere badu beste asmo bat: abizen bera izanik oraindik familia-loturaren nondik norakoak deskubritu ez dituzten Goizueta deituradun gehiago ezagutzea.
Pedro eta Lorenzaren ondorengoak duela sei urte elkartu ziren lehenengo aldiz. Bilera hori Goizueta Casco adarrekoek egin zuten eta lehenengo zuhaitz genealogikoa osatzen saiatu ziren. Hiru urte beranduago, eta interneten laguntzaz, Fox Goizueta adarrekoekin bat egin eta familiakide gehiagorekin jarri ziren harremanetan, besteak beste, Salta, Tucuman, Santa Fe, San Juan, Mar de Plata, 9 de Julio, Boston eta Pasadenan bizi zirenekin. Hirugarren bilkura honekin ezagutzen diren goizuetarrak berriro elkar ikustea eta familiako kide gehiagoren berri izatea da, elkarrekiko loturak estutuz eta zuhaitzari adar gehiago emendatuz.

Ekintza honen bultzatzaile den Fernando Goizuetak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, honakoa aukera paregabea izango da pasarteak eta iraganeko kontuak elkarrekin trukatzeko 'eta batez ere Euskal Herriko odol tantarik dutenen artean loturak sortu eta indartzeko'. Hilaren 13ko elkarretaratzean parte hartu nahi dutenek aski dute hona idaztea.


Lotura interesgarriak

Familiaren zuhaitz genealogikoa
www.linajes.com

“Cabaña el Rincón” egoitzaren argazkiak
http://picasaweb.google.com


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia