euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Goierri" Euskal Elkarte Gastronomikoa sortu du euskaldun talde batek Argentinako La Plata hirian

2012/04/23

Joan den ostegunean, apirilaren 19an, La Platako Lazkao jatetxean Goierri Euskal Elkarte Gastronomiko berria fundatzeko bildu ziren kideak (argazkia GEEG)
Joan den ostegunean, apirilaren 19an, La Platako Lazkao jatetxean Goierri Euskal Elkarte Gastronomiko berria fundatzeko bildu ziren kideak (argazkia GEEG)
Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platatik datorkigu berria, izan ere joan den ostegunean bertan sortu baitzen Goierri izena hartu duen euskal elkarte gastronomikoa, euskaldun multzo bat bildurik euskal gastronomia landu, sustatu eta hedatzeko, modu teorikoan eta baita praktikoan ere, euskal sukaldaritza dastagai eta mintzagai finkatuta. Helburu horietan ados egon daitekeen nornahi kide hartzeko prest agertu dira elkarte berriko kideak.

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Elkartetik beretik helarazi diguten oharrak dioenez, "Goierri" Euskal Talde Gastronomikoa joan den ostegunean, apirilaren 19an, sortu zen La Plata hiriko Lazkao euskal jatetxean (44. kaleko 462 zenbakian), fundazio helburutzat aitortzen duela "euskal gastronomia eta kultura sustatzea, berau maite duten zale, sukaldari edota dastazaile xumeen arteko lokarri eta zubigile".

Oharrak zehazten du elkartearen izena Gipuzkoako Goierri eskualdetik hartu duela, "Euskal Herriaren erdian dagoen izen horretako eskualdetik". Osteguneko elkarretaratzean, bildutakoek lehenengo Zuzendaritza Batzordea ere hautatu zuten, honakoak zuzendari:

-Lehendakari: Cesar Arrondo
-Lehendakariorde: Jose Santiago Boccardo
-Idazkari: Carolina Echeverria
-Diruzain: Pedro Mauregui Larranda

-Bazordekide titular: Vilma Sanz y Juan Carlos Beraza
-Batzordekide ordezko: Javier Ibaldo eta Pablo Ariel Guarnera

Batzorde Kontu Ikuskatzailea
-Titularrak: Carlos Martinez, Eugenia Hourcouripé eta Ana Haramboure
-Ordezkoa: Elisa Errazquin

Elkartetik adierazi dute, azkenik, modu profesional, amateur edota dastatzaile arrunt gisa euskal gastronomiazale den oro hurbil eta bazkide daitekeela elkartera, horretarako aski izanik honako emailetako batera idaztea: cesar2011@gmail.com, odraccob@yahoo.com.ar edo maureguilarranda@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia