euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro ederra izan zen Boiseko eta Gooding-eko Santa Ageda eguneko kantaldietan (argazkiak)

2012/02/10

Irudiaren erdian, Itxaso Cayero euskara irakaslea eta Izaskun Kortazar, NABOren Euskara koordinatzailea, Gooding-eko euskal etxean kantaldia zuzentzen (argazkia NABO)
Irudiaren erdian, Itxaso Cayero euskara irakaslea eta Izaskun Kortazar, NABOren Euskara koordinatzailea, Gooding-eko euskal etxean kantaldia zuzentzen (argazkia NABO)

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako euskaldunak Santa Agedari koplak kantatzeko tradizioa berreskuratzen ari dira eta aurten hainbat lekuetan atera dira euskaltzale taldeak kantari. North American Basque Associations (NABO) federazioko Euskara koordinatzailea, Izaskun Kortazar, Idahoko Boisen eta Gooding-en egin ziren kantaldietan izan zen eta ekitaldi hauetako argazkiak bidali dizkigu gure irakurleekin partekatu ditzagun.

Gooding, AEB. Iragan otsailaren 3an Gooding-eko Euskal Etxean lagun talde polita bildu zen, elkartearen hileroko afaria egin eta Santa Ageda eguna ospatzeko. Bertan izan ziren, besteak beste, Asun Bedialauneta, euskara irakasle ohia; Steve Mendibe, Boiseko euskara ikaslea; Itxaso Cayero, Boiseko Ikastolako irakaslea eta Izaskun Kortazar, NABOko Euskara koordinatzailea.

Afalostean Santa Agedaren istorioa eta tradizioa azaldu zieten bertako bazkideei, eta mikrofonoak eskuan hartuta kantaldia zuzendu eta animatu zuten. Elkarteko kideek ere gogotsu egin zuten bat kantuarekin, nork eskuan bere makila hartuta, tradizioak agintzen duen legez. 

Boiseko Lekuonan kantaldia

Astelehenean, otsailaren 6an, Boisen euskara ikasleek beste kantaldi bat egin zuten. Hiriko hiru euskara ikasle taldeak Lekuona tabernan elkartu ziren, aurreko asteetan klasean ikasitako koplak abesteko gertu.

"Lekuona jatetxeko Jose Marik txorizoa, gazta eta urdaiazpiko pintxoak eskaini zizkigun. Eskerrik asko Artiach familia", azaldu dio EuskalKultura.com-i Izaskun Kortazarrek. "Lekuonan zeuden bezeroek interesez galdetu ziguten kantaren historiaz eta esanahiaz eta gehiago kantatzeko eskatu ziguten".

Boise Santa Ageda 2012 1

[Irudiaren ezkerrean, Itxaso Cayero Boiseko Lekuona tabernan egin zen kantaldian (argazkia NABO)]

Boise Santa Ageda 2012 2

[Boiseko euskara ikasleak gogotsu aritu ziren gelan ikasitako koplak kantatzen (argazkia NABO)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia