euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro bikainarekin bukatu zen Argentinako Udako Euskal Unibertsitatea (argazki erreportaia)

2009/02/26

Udako Euskal Unibertsitatearen itxiera ekitaldia  (argazkia UVV)
Udako Euskal Unibertsitatearen itxiera ekitaldia (argazkia UVV)

PUBLIZITATEA

Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen lehen edizioa otsailaren 9tik 20ra egin zen Buenos Aireseko Euskal Echea Institutuan eta giro bikainarekin bukatu zen, ikastaroan zehar lan bat aurkeztu zuten ikasleei agiriak banatuz. Ikasleek azken egunean egin zuten euren lanen aurkezpena, eta hogeitazazpi izan ziren guztira lana aurkeztu zutenak. Arratsaldean, Euskal Echeako kaperan egin zen ekitaldian, ikasketa agiriak jaso zituzten ikasleek. Jarraian azken egunetako argazki erreportaia eskaintzen dugu.

Buenos Aires, Argentina. Egindako ahaleginagatik poza izan zen Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko azken eguneko ezaugarri nagusia. Unibertsitatea Buenos Airesen egin zen otsailaren 9tik 20ra eta antolatzaileek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez lehen edizio honetako ikasle kopurua oso ona izan zen, 44 guztira. Azken egunean ikasle horietako gehinek jorratutako gaiei buruzko lanak aurkeztu zituzten. 

Lanak aurkeztu zituzten ikasleen zerrenda, Enrique Aramburu antolatzaileak emana, honakoa da: Arias, Juan Carlos; Arostegui Eceiza, Marcelina; Arregui, Mirta; Arrieta, Isabel; De Barbero, Emma; de Olazabal, Dolores; Di Pancrazio, Nilda; Doménech y Ocariz, Ma.de los Angeles; ; Escudero, Celia; García Gaminde, Esteban Angel; Heredia, Teresa; Irisarri, Carlos; Iturri, Horacio; Jannot, M. Alicia; Lisazo, Liliana; Mabragaña, Graciela; Mabragaña, María Teresa; Magliolo Dindart, Conrado Blas; Mateo, Clara; Morrás Arenas, María Elena; Naya, María del Rosario; Odriozola, Amanda; Otaño Piñero, Jorge; Palmeiro, Haydeé Elsa; Retamal, Adelina; Ruiz, Dolores del Valle eta Vignau, Juan Pablo. 

Ikastaroari bukaera emateko itxiera ekitaldi bat egin zen Euskal Echea-ko kaperan. Cristina Deanna Gamboa eta Gabriela Landaverría organistek eta José Gutiérrez txistulariak girotu zuten agiri banaketa eta Mikel Ezkerrok azken hitzaldia eskaini zuen. Jarraian azken eguneko argazki sorta eskaintzen dugu.

Universidad Vasca de Verano de Argentina 2009 (03)

[Unibertsitateko klaseetako bat Euskal Gastronomia ikastaroa izan zen, Itziar Aguirrek (horiz jantzia) gidatuta (argazkia UVV)]

Universidad Vasca de Verano de Argentina 2009 (04)

[Ikasleek euren lanak aurkeztu zituzten azken egunean. Iruditan Mirta Aguirre ikaslea bere lana azaltzen (argazkia UVV)]

Universidad Vasca de Verano de Argentina 2009 (05)

[Liliana Lizaso ikaslea euskal emakumeei buruzko lana aurkezten (argazkia UVV)]

Universidad Vasca de Verano de Argentina 2009 (06)

[Enrique Aramburu, unibertsitateko koordinatzailea, Haydée Palmeiro ikaslearekin (argazkia UVV)]

Irudi gehiago Argentinako Udako Euskal Unibertsitateak Flikcr.com-en duen argazki galerian, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia