euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete Euskarazko Poesia Saria jarri du abian; Diasporak ere parte har dezake

2011/07/12

Xabier Lete poeta eta kantari gipuzkoarra (argazkia Berria)
Xabier Lete poeta eta kantari gipuzkoarra (argazkia Berria)

PUBLIZITATEA

Xabier Lete euskal kantari eta poeta handiaren heriotzaren urteurrena ez da oraindik bete, eta euskal kulturaren munduan sortzaile oiartzuarraren itzalak bizirik dirau. Bere omenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Xabier Lete Euskarazko I. Poesia Saria jarri du abian, eta irailaren 15a bitartean jasoko ditu partehartzaileen lanak. EuskalKultura.com-ek baieztatu ahal izan duenez, mundu osoko euskal idazleek har dezakete parte bertan. Irabazleak 10.000 eurotako saria jasoko du.

Donostia-San Sebastian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara sailak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria jarri abian, Xabier Lete (1944-2010) poeta eta kantari oiartzuarraren omenez. Lehiaketan "nahi duten idazle guztiek har dezakete parte", euskaraz idatzitako lan originalak eta argitaratu gabeak aurkeztuz. Diasporako euskaldunek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere euskarazko lanak aurkezten badituzte.

Obrak bidaltzeko epea irailaren 15ean itxiko da. Lanak gai librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dute gutxienez. Lanetan izenburua eta egilearen ezizena aurkeztu beharko dira. Lanak helbide honetara zuzendu beharko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia; eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira.

Xabier Lete bilduma

Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa, eta horrez gain, irabazleak garaikur bat jasoko du. Sariaren irabazlea 2012ko otsailaren 1ean jakinaraziko da, eta kultur ekitaldi batean emango da. Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean. Xabier Leteren obra eta oroimenaren garrantzia kontuan izanik, aparteko bilduma bat sortuko da orain deitzen den saria jasotzen duten lanak plazaratzeko.

Oinarriak eta informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia