euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiak partaide kanpoan diren euskal talentuak Euskal Herrira ekartzen

2018/10/08

Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru joan den larunbateko elkarretaratzean
Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru joan den larunbateko elkarretaratzean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Burutu berria da, eta espero zen balantze baikorrarekin, Be Basque Talent Network plataformaren antolatzaile izan duen Be Basque Talent Conference London izeneko elkarretaratzea, Ingalaterran eta britainiar irletan bizi diren euskal gazte profesionalei euskalerriratzeko aukerak ematea helburu. Ekimenak Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien babesa izan zuen, Bizkaia Talent eta Gipuzkoa Talent lankide zituela eta 40tik gora euskal enpresa eta goi mailako 170 bat profesionalen presentzia bildu zuen.

Bi foru erakundeotako ordezkari Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru eta Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatu Imanol Pradalesekin izan ziren Be Basque Talent Conference biltzarraren edizio honetan Londresen. Izan ere, lurralde bakoitzak talentuaren arloko bere estrategia badu ere, lankidetzan dihardute hainbat proiektu eta ekimen partekatuz, joan zen urtarrilaren 25ean elkarrekin sinatu zuten hitzarmenaren esparruan.

Londresko Be Basque Talent Conference topaketan parte hartu duten 170 lagunen artean, % 73,39 gaur egun Erresuma Batuan bizi diren Euskadiko profesionalak dira, % 20,97 Espainiar Estatukoak, eta gainerakoak, berriz, Erresuma Batukoak, Mexikokoak, Belgikakoak, Frantziakoak eta Venezuelakoak.

-"Iñigo eta Marta, talentua Donostiara itzultzen denean"



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia