euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoako Arrasate eta Argentinako Sunchales, euskal argentinar herri senidetu zerrendako kide berriak

2007/02/28

Sunchales herri argentinarreko alkate Gonzalo Toselli eta Arrasateko alkatea, Ignacio Lakunza
Sunchales herri argentinarreko alkate Gonzalo Toselli eta Arrasateko alkatea, Ignacio Lakunza

PUBLIZITATEA

Gipuzkoako Arrasate eta Santa Fe probintzia argentinarreko Sunchales herriak senidetuak daude. Senidetze ekitaldi ofiziala astelehenean gauzatu zen Arrasaten, Sunchaleseko ordezkaritza bat, Toselli alkatea buru, bertan zela. Gonzalo Toselli Sunchales-eko alkatea buru duen ordezkaritza argentinarra Arrasate eta Euskal Herria bisitatu eta hobeto ezagutzeko baliatzen ari da egunotako bidaia. Bihar goizean Ibarretxe lehendakariak errezibituko du, herri senide arrasatearreko ordezkariak lagun.
Sunchales herri argentinarra eta Gipuzkoako Arrasate herria geografikoki bata bestearengandik milaka kilometrora kokatua badaude ere, antzekotasun handiak dauzkate euren artean. Halaxe eritzi diote bederen euren bi udalbatzek. Hogei bat mila biztanle ditu bakoitzak eta euren ekonomia kooperatibetan oinarritzen da. Kooperatibismo honen bidez, hain zuzen ere, hasi ziren senidetze honetara heltzeko lehen pausoak orain dela bi urte. Ignacio Lakunza alkateak azaldu duenez, kooperatiba arloko parekotasun eta baliatu beharreko interes amankomunez gain, honelako ekimen batek 'Argentinako Diasporako euskaldunekin loturak estutzeko aukera polita eskainiko digu', baita 'bi herrietako kulturak ezagutzeko aukera ere'.

Sunchales herriko alkatea eta berarekin heldua den argentinar ordezkaritza Arrasaten daudela aprobetxatuz MMC (Arrasateko Kooperatiba Korporazioa) bisitatu zuten joan den astelehenean lehenengo orduan, ondoren Arrasateko udaletxean harrera ofizialean parte hartu eta eguerdiz senidetze ekitaldia burutzeko. Euskal Herriko egonaldia martxoaren lauera arte luzatuko duen Sunchales-ko ordekaritza Ibarretxe lehendakariarekin bilduko da bihar ostegunez.


Lotura interesgarriak

Senidetzearen berria Arrasateko Udalaren web gunean
www.arrasate-mondragon.org

Sunchales, Argentinako Santa Fe probintziako herria
www.sunchales.gov.ar

n Kooperatiba euskaldunak Argentinan
EuskalKultura.com-en 2006ko urriaren 2an argitaratua

Senidetzeak: Diasporarekiko loturak estutzeko aukera
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 23an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia