euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Getxoko 'Simulacro' antzerki taldeak Argentinako Misiones probintzia bisitatuko du aste honetan

2011/11/22

'Sustraiak' antzezlana Misiones probintzian aurkeztuko da
'Sustraiak' antzezlana Misiones probintzian aurkeztuko da

PUBLIZITATEA

Hiru emanaldi emango dituzte Bizkaiko 'Simulacro' antzerki taldeko kideek Misiones probintzia argentinarrean azaroko azken asteburuan. Antzezlana eta hitzaldia biltzen dituen ikuskizuna Leandro N. Alem, San Ignacio eta Corpus Christi herri mesopotamiarretan aurkeztuko da azaroaren 24, 25 eta 26an. Hego Amerikako 2011ko bisitan eta Eusko Jaurlaritzak bultatzen dituen Bira Kulturalen baitan, 'Sustraiak' antzezlana jokatuko dute artista euskaldunek.

Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Eusko Etxea-ko kideek bere gain hartu dute 'Simulacro' taldearen Misiones probintziako bisita. Izan ere, Corpus Christin bertan egingo dute Getxoko taldearen sei lagunek Misiones probintziako azken emanaldia datorren larunbatean, azaroaren 26an.

Iaz Las Flores eta San Pedron 'Los Mareantes' izeneko lana aurkeztu zuten artistek, aurten 'Sustraiak' antzezlana eta 'Emakumeak Euskadiko arte eszenikoetan. XX. Mendea. Antzerkia' hitzaldia eskainiko dute Misioneseko aipatu hiru herrietan. Antzerki lanari dagokionez, Aintza Uriarte egilearen proposamena 45 minutuko saioa da eta XVI-XIX. mendeetan sakonduz, euskaldunen sustraien gaia garatzen du. 'Emakumeak Euskadiko arte eszenikoetan. XX. Mendea. Antzerkia' hitzaldian, berriz, musika ere joko da eta publikoak parte hartu ahal izango du, galderen bidez.

'Simulacro' antzerki taldearen hiru emanaldiak Misionesen:

-Herriko udaletxearen babesarekin, 'Sustraiak' antzezlana: azaroaren  24an, arratsaldeko 5etan, Leandro N. Alem-eko San Martin Plazan. Hitzaldia: Leandro N. Alem-eko I.T.E.C. Auditorium Aretoan, arratsaldeko 6:30etan.

-San Ignacioko Ur Kooperatiba eta Turismo eta Merkataritza Ganbararen babesarekin, 'Sustraiak' antzezlana: azaroaren 25ean, arratsaldeko 7etan, herriko Sarmiento etorbidean (San Ignacio hotelaren aurrean). Hitzaldia: Caritas aretoan, gaueko 9etan.

-Corpus Christiko Udaletxearen babesarekin, 'Sustraiak' antzezlana: azaroaren  26an, iluntzeko 7:30etan, Corpus Christiko San Martin Plazan. Hitzaldia: Udaleko Aretoan, gaueko 9:30etan.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia