euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Getxoko Liburutegiek deialdia egiten diete Diasporako idazle getxoztarrei proiektu berezi batean parte hartzeko

2016/04/29

Getxoko Liburutegiak sare sozialen bidez zabaldu du deialdia
Getxoko Liburutegiak sare sozialen bidez zabaldu du deialdia

PUBLIZITATEA

Getxoko Kultur Etxeko Liburutegiek eta Udalak deialdia egin diete Diasporako idazle getxoztarrei, euren lanak bidaltzeko eskatuz. Horietako bat baldin bazara eta lan literarioren bat argitaratu baduzu, euskaraz, gaztelaniaz edota beste edozein hizkuntzaz, jarri harremanetan Getxoko LIburutegiarekin. Lanak eleberria, saiakera, ipuinak, olerkia, antzezlana… izan daitezke.

Getxo, Bizkaia. "Ondo ezagutzen badituzu Neguri, Ereaga, Aixerrota errota, Andra Mariko eta Aiboako baratzeak, Bizkaia Zubia eta Erromoko kaleak... Getxoztarra bazara, atzerrian bizi bazara eta euskaraz. gaztelaniaz edota beste edozein hizkuntzaz lan literarioren bat argitaratu baduzu", Getxoko liburutegiak zure beharra dute, sare sozialen bidez EuskalKultura.com-i helerazi dioten deialdiaren arabera.

Diasporan bizi diren idazle getxoztarren bila ari dira Getxoko Kultur Etxeko Liburutegiak eta Udala. Proiektu berri baterako idazle horien literatur lanak bildu nahi dituzte, eta parte hartzeko gonbitea luzaru diete edozein motatako lanak argitaratu dituzte idazleei. Lan horiek izan daitezke narratiba, drama, olerkia, saiakerak, ipuinak... edozein hizkuntzaz argitaratuak.

Baldintza horiek betetzen dituztenek eta parte hartzeko interesa dutenek harremanetan jarri behar dute Getxoko liburutegiekin eta lanak bidali ekainaren 30a baino lehen. Horretarako, bideli e-maila villamonte.liburutegia@getxo.eus helbidera, edo bidali txioa Twitterreko @bibgetxo profilari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia