euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gero eta gertuago dago ‘Buenos Aires Celebra’: euskal erakusketa erraldoia maiatzaren 6an izango da, Etxe Arrosa ondoan

2018/04/20

2018ko Buenos Airesek Euskal Herria ospagai maiatzaren 6an izango da
2018ko Buenos Airesek Euskal Herria ospagai maiatzaren 6an izango da

Argentinako euskal kultur adierazpen ugari bilduko ditu aurten ere ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ erakustaldiak. Egun osoko ekitaldia maiatzaren 6an izango da, Mayo etorbidean –Etxe Arrosatik metrotara– eta milaka bisitari espero ditu Laurak Bat Euskal Etxeko antolatzaileek. Euskal Herritik etorriko dira, besteak beste, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, Jasone Agirre parlamentaria eta Gure Esku Dago dinamikako ordezkariak.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Laurak Bat Euskal Etxea antolatzaile, eta FEVA eta Argentinako beste hainbat euskal etxe lagun, maiatzeko lehenengo igandean izango da aurten ‘Buenos Aires Celebra’ren euskaldunei eskainitako edizioa. Euskal elkarteen eta baita erakunde eta enpresen indarra ere bilduta Euskal Herriko kulturaren ikuspegi anitz eta osoa eskainiko dio Argentinako euskal diasporak publikoari, euskal musika, dantzak, sukaldaritza, kirola, hizkuntza eta liburuak kalera ateratzen.

Gogora dezagun "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai" edo BAC Buenos Aires Hiriko Gobernuak sustatutako ekitaldi bat dela, Hiriak bere baitan bizi diren komunitateen artean sustaten duena, omenaldi gisa eta euren lana azpimarratu eta nabarmentzeko, aukera emanez bakoitzak bere jarduna eta kultur adierazpideak erakutsi eta egun berezi honetan populazio osoarekin eta bisitariekin partekatzeko. Euskaldunen kasuan, Laurak Bat Euskal Etxea koordinatzaile antolatzen da, gero eta euskal etxe eta euskal argentinar elkarte eta talde kopuru handiagoa partaide.

Nobedadeak ere badakartza 2018ko egitarauak: txikientzakoa, ‘Basajaun’ txotxongilo ikuskizuna eskainiko baitu BagaBiga Taldeak. Hona 2018ko BACen parte hartuko duten euskal etxe, elkarte eta erakundeen zerrenda, antolatzaileek apirilaren 19ra arte iritsiarazi diguten informazioa bildurik:

Musika ikuskizunak
-Lagun Onak Abesbatza
-Ixilik
-Zutarriak
-Danborrada

Dantza Taldeak
-Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea
-La Platako Euzko Etxea
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
-Cañuelasko Denak Bat
-Lomas de Zamorako Denak Bat
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
-Buenos Airesko Euskaltzaleak
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Pergaminoko Lagun Onak
-Chivilcoyko Beti Aurrera
-Euskal Echea Ikastetxea
-Chacabucoko Guillermo Larregui
-Buenos Airesko Laurak Bat

Stand Gastronomikoak
-Laurak Bat Euskal Etxea
-Euskaltzaleak Euskaltegia
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Txindoki taldea (talde gastronomikoa)
-Burzako Jatetxea
-Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea
-Getxo Jatetxea
-Lomas de Zamorako Indarra Jatetxea
-Club Burzako Jatetxea
Food Trucks: txibierroak, ganbak, kroketak, paellak...

Erakundeak
-Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza
-Nafarroako Gobernua
-Euskal Echea Ikastetxea
-FEVA

Kultura eta ohiturak
-Euskara
-Argitalpenak
-Kirolak
-Herri Kirolak
-Irrati irekia
-Eskulanak
-Txikien Txokoa
-Sukaldaritza klaseak, Laurak Bateko sukaldaritza taldea, Txindoki Taldeko Javier Ibaldo eta Zazpirak Bateko Itziar Aguirre arduradun
-Elikagaiak
-Athletic-en lagunartea
-Amalur Jatetxearen aurkezpena

Turismoa
-Over Trails (Mariana Domine Irigoyen)
-Eh! Trip Turismoa (Patxi Ibarguren)

Egunak pasatzen joan ahala zerrenda osatzen joan daiteke. Informazioa Buenos Aires Celebra al País Vasco – Laurak Bat Facebook kontuan eguneratuko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia