euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernikako bonbardaketa pausoz pauso nola gertatu zen azaltzen du Eitb24.com-ek infografia eta animazioz

2007/04/10

Bonbardaketari buruzko infografietako bat
Bonbardaketari buruzko infografietako bat
Hilabete honetan bertan Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena beteko dela eta, EITBk gertakari historiko horren gaineko infografiak argitaratu ditu bere webgunean. Argazkiak, agiri grafikoak eta bideoak jaso dituzte lan horretan. Horiekin batera, nazioarteko dokumental bat ere eskainiko du ETBk, bonbardaketaren lekuko izan zirenen testigantzak baliatuta. Bonbardaketaren aurretik eta ondoren Euskadiko egoera nolakoa zen azaleratzea du helburu.

PUBLIZITATEA

Hegazkin alemaniarrek Franco generalaren onespenez Gernika bonbardatu zutela 70 urte beteko dira aurten eta urteurren ospakizun berezia egingo du karia hortarat EiTBk. Horretarako, Bizkaiko hiribildu horren historiako pasarte nagusiak bildu eta jende artera zabaldu nahian, hiru emanaldi ezberdin prestatu ditu. Edonork eskura ditzake horiek guztiak EiTBren webgunean.

Lehenengo infografia-emanaldian, 1937an euskal frontea nolakoa zen erakutsi zuten ETBn. Orain, berriz, bigarren emanaldiari helduko diote. Ikusizko lan honetan, argazki bidez bonbardaketa bera nola gertatu zen aztertuko dute. Hegazkinak, esaterako, hiru dimentsiotan ikusi ahal izango dira. Von Ristoffenen eta Francoren jatorrizko testuak eta George Steer kazetariaren artikuluak ere eskura daitezke EiTBren webgunean. Hirugarren eta azken emanaldiak ibilbide birtual interaktibo bat jasoko du. Gernikan barrena ibilbidea egin dute Euskal Telebistako kazetariek eta horren berri emango dute azken lan honetan. Bonbardaketaren aurretik, bitartean eta ondoren Gernikako hiribilduaren egoera zein zen azalduko dute.

Amaitzeko, nazioarteko dokumentala

Aipaturikoez gain, ETBk Gernikako gertakariaren inguruko dokumentala ere eskainiko du estreinezkoz. Apirilaren 26an izango da emanaldia, bonbardaketaren 70. urteurrena betetzen den egunean hain zuzen. 'Gernika, bonbardaketa' izenburuarekin emango duten ikus-entzunezkoa urtebetez Errusia, Alemania, Italia, Frantzia eta Erresuma Batuko telebisten laguntzaz egindako lanaren emaitza da. Alberto Rojok zuzendutako ekoizpenean inoiz ikusi gabeko irudiak eta datuak emango dituzte. Errusian, Alemanian, Italian, Frantzian eta Gernikan egindako ikerketetatik ateratako datuak dira. Dokumentala hirugarren infografiarekin batera estreinatuko da.


Lotura interesgarriak

Gernikako infografien lehenengo emanaldia
Euskeraz
Gaztelaniaz
Ingelesez

Gernikako infografien bigarren emanaldia
Euskaraz
Gaztelaniaz
Ingelesez

Eitb24.com-eko infografia gehiago
Euskeraz
Gaztelaniaz
Ingelesez


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia