euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Tres Arroyosen egon zen ikusgai, bertako Hiru Erreka EEaren eskutik

2018/07/20

'Gernikako Bonbardaketa' Tres arroyosko Euskal Etxean
'Gernikako Bonbardaketa' Tres arroyosko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Uztailaren 10etik 14ra ikusi ahal izan zuten tresarroyostarrek "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Hiru Erreka Euskal Etxearen areto nagusian. Lagun ugari bertaratu ziren Euskal Etxera gaztelaniaz eta euskaraz dauden 20 panelak ikustera eta apirilaren 26an Gernikan gertatutakoan sakontzera. Euskal Etxetik jakinarazi digutenez, inguruko eskolek bereziki gomendatu zieten euren ikasle eta irakasleei erakusketa bisitatzea.

Erakusketaren inguruan, beste ekintza batzuk ere antolatu zituztenk, tartean adiskidetasun afari bat eta musean aritzeko topaketa.

Gogora dezagun "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak sinatutako hitzarmen bati esker ari dela zabaltzen eta Hego Amerikako euskal etxe askotan egon dela dagoeneko, tartean Argentina, Txile eta Uruguaiko hainbat elkartetan.

Argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia