euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Guernica Gernikara' sinadura bilketa kanpaina jarri du abian udalak, Picassoren margoa eske

2011/03/21

Guernica Gernikara webguneko irudia
Guernica Gernikara webguneko irudia
Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.

PUBLIZITATEA

Gernika, Bizkaia. Gernikako udalak sinadurak biltzeari ekin dio, Pablo Picassoren Guernica margolana Gernikara ekar dezaten eskatuz. Jakina denez, 1937an naziek herri bizkaitarra bonbardatu eta suntsitu zuten, eta, Errepublikar gobernuak eskatuta, Picassok 'Guernica' margotu zuen, bonbardaketa eta hilketak salatzeko. Margoa egun Bakearen eta Giza Eskubideen ikur bihurtu da mundu guztian eta udalak Gernikan erakusteko aukera izan nahi du. 

Udalak nazioarteko sinadura bilketa hasi du, Espainiako Kultura Ministerioari margoa behin betirako Gernikara ekartzea eskatuz. Udalak www.guernicagernikara.net webgunean ematen du kanpainaren berri eta bertan sina daiteke eskaria. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua; momentuz 2.500 jaso dituzte. Facebook eta Twitter sareetan ere bi kanal sortu dira kanpaina sustatzeko. 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia