euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Gernika, Bonbardaketa" dokumentala ipini dute eskuragai Youtuben, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

2017/04/21

'Gernika Bonbardaketa' dokumentaleko irudia, sarraskia bizi izan zuen Pedro Baliño lekukoarekin
'Gernika Bonbardaketa' dokumentaleko irudia, sarraskia bizi izan zuen Pedro Baliño lekukoarekin

PUBLIZITATEA

Datorren asteko asteazkenean Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena beteko dela eta, Youtube-ko Basque Doc kanalak Alberto Rojoren "Gernika, Bonbardaketa" dokumentala ipini du eskuragai, bere euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioetan, nahi duten norbanako eta elkarteek ikusi edo erabil deaten. Izan ere, dokumental egokia izan daiteke Bonbardaketaren karietara euskal etxeetan antolatzen ari diren gogoeta ekitaldietan eman eta komentatzeko.

Donostia-San Sebastian. Astebete baino gutxiago falta da 1937ko apirilaren 26an gertatu zen hondamendi eta sarraskiaren 80. urteurrenera iritseko eta Youtubeko Basque Doc kanalak eskuragai ipinia dauka interneten Alberto Rojo zuzendari duen "Gernika, Bonbardaketa" dokumentala, bere euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioetan, hor berean ikusteko edo elkarbanatzeko prest.

56 minutuko iraupena duen dokumentalak, besteak beste, Antony Beevor, Manuel Montero y Stefanie Schüler-Sprigorum historialarien ekarpena dauka; baita  Jesús Salas Larrazábal, Klaus A. Maier eta Ferdinando Pedriali aditu militarrena ere; Georges Steer kazetariaren biografoa den Nicholas Rankin-ena; eta baita sarraskia bizi izan zuten Luis Iriondo, Andone Bidaguren, Pedro Baliño, Juan Miguel Bombín, Itziar Arzanegi eta Francisco García San Román-en lekukotasuna ere.

Dokumentalera 1937ko jatorrizko irudiak erabiltzen ditu eta uztartu egiten ditu berreraikitze dramatzatuekin eta irudi birtualekin.

Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena ez da soilik Gernikan eta Euskal Herrian gogoratuko, munduko hainbat euskal etxe eta komunitateetan ere baizik. Bideo hau egokia izan daiteke bilera eta hitzordu horietan emateko eta gertaera dokumentatzeko.

Dokumentala bera ikusteko, jaisteko edo elkarbanatzeko, jo hona



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia