euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Rocako Euskal Etxeak Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketa antolatu du, maiatzaren 17 eta 18an

2008/04/28

Patagoniako euskaldunen lehen topaketaren afitxa
Patagoniako euskaldunen lehen topaketaren afitxa

PUBLIZITATEA

Rio Negro probintzia argentinarreko General Roca hiria izango da Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketaren egoitza. Gure Etxea Euskal Etxeak antolatzen du ekitaldia, eta maiatzaren 17 eta 18an egingo dute. Patagoniako euskaldunentzako bilgune izateko asmoarekin jaio da eta dagoeneko euskal etxe askok eta FEVAko arduradunek baieztatu dute partaidetza. Topaketaren egitaraua jakitera eman da dagoeneko eta bertaratu nahi dutenentzat voucher-ak eskaintzen dira. Guztiari buruzko informazioa, Euskal Etxeak elkarretaratze honekin batera plazaratu duen webgunean topa daiteke.
Gure Etxea Euskal Etxea EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketaren egitarauaren berri emateko. Topaketa maiaitzaren 17 eta 18 izango da Rio Negro probintziako General Roca hirian eta inguruko euskaldunak bilduko ditu harremanak estutu eta egun gogoangarriak pasatzeko helburuarekin. Dagoeneko hainbat euskal etxek eta FEVAko arduradunek bertan izango direla baieztatu dute.

Egitarauari larunbat goizean emango zaio hasiera, ordezkaritzen harrera ekitaldiarekin eta lagunarteko gosariarekin. Ondoren euskal dantza tailerrak egingo dituzte eta eguerdian bazkari herrikoia. Arratsaldean mus, pilota eta herri kirol txapelketetan parte hartzeko aukera izango da eta arratsaldez kalejira eta danborrada egingo dira herriko kaleetan zehar. Egunari bukaera emateko erromeria egingo dute.

Igandean meza elizkizunean parte hartu ahal izango dute ordezkaritzek eta ondoren dantza erakustaldia egingo da herriko plazan, bazkari batekin bukatuz topaketa. Antolatzaileek voucher-ak eskaintzen dituzte parte hartu nahi dutenentzat: 100$ dantzarientzat eta 150$ gainerakoentzat. Hotel batean lo egin nahi dutenentzat, gosaria barne, 200 pedoko voucher-a dago. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero bidali e-maila hona, deitu +54 (2941) 43-0299 telefonora edo jo Euskal Etxearen webgunera: www.centrogureetxea.com.ar. Webgunea, izan ere, elkarretaratze hau antolatzearekin batera osatu eta zabaldu du General Rocako Gure Etxeak. Zorionak horregatik ere!


Lotura interesgarriak

Patagoniako irudiak '¡Gora Vasco!' blogean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko apirilaren 11an

Patagonian ere bai!: euskarari buruzko topaketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 30ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia