euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2010 programan parte hartzen ari diren gazteak egonaldiko azken eguna dute gaur

2010/07/14

Gaztemundu 2010 ekimenean parte hartzen ari diren gazteak Irungo udaletxean. (Argazkia EuskalKultura.com)
Gaztemundu 2010 ekimenean parte hartzen ari diren gazteak Irungo udaletxean. (Argazkia EuskalKultura.com)
José Antonio Santano alkateak korporazio irundarreko beste kide batzuekin batera harrera egin zien atzo Gaztemundu programan parte hartzen ari den gazteei. Hilabete hasieran Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia eta Txileko 30 gaztek hasitako bidaia bere azken txanpara iritsi da, gaur gauean agur afari ofiziala izango baitute Bilboko sagardotegi jatetxe batean. Eusko Jaurlaritza 1996tik hona gauzatzen ari den ekimen honen bidez mundu osoko Euskal Etxeetako 18-30 urte arteko gazteei, 15 egun inguruz, formakuntza egonaldia eskaintzen zaie. Bihar eta etzi egun libreak izango dituzte eta larunbatean, hilaren 17an, ekingo diote euren herrialdeetara itzultzeari.

PUBLIZITATEA

Irun, Gipuzkoa. Hamabost egunetan zehar Euskal Herriko bazter ugari ezagutzeko parada izan dute, egungo euskal errealitateko zenbait alderdirekin harreman zuzenean sartuz. Harrera ekitaldiak izan dituzte zenbait erakunde eta instituziotan, tartean Irun, Gernika eta Guardiako udaletan. Baina Estatu Batuak, Txile, Kolonbia eta Argentinatik etorritako 30 gazteak iritsi dira euren egonaldiaren azken txanpara. Izan ere, gaur bertan izango dute aurtengo Gaztemunduko edizioari ofizialki azkena ipiniko dion agur-afaria, Bilboko jatetxe batean, nahiz eta gero pare bat egun libre izango dituzten euren kasa bisitak egin edo nahi dutena egiteko, datorren larunbatean euren herrialdeetara bueltan eramango dituzten hegaldiak hartu aurretik.

Aurtengo saio honetan xedea gazteek zuzenean Euskadiko errealitate plurala ezagutu, ondoren, bertan izandako bizipenak beren jaioterrietatik zekartzaten aurreiritziekin alderatzeko. Aurreko edizioetan bezala, egungo euskal errealitatea erakusten saiatu zaie antolakuntzatik Eusko Jaurlaritza.

Atzokoan, besteak beste, Irun izan zen harrera egin zien leku horietako bat, izan ere Udaletxean errezibitu baitzituen Jose Luis Santano alkateak, eurekin Guillermo Echenique, bertakoa eta aldi berean Jaurlaritzako Kanpo Harremanetaraklo idazkari nagusia dena, eta Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaria ere bertan zirela.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia