euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaurkoa: Euskara, Memoria Bizia, berdintasuna eta liburu aurkezpenak Mundu-Batzarreko bigarren egunean

2015/10/08

Mundu Kongresuaren inaugurazio ekitaldia, atzo. Mahaian, hizlari, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kinsley Aikins aditua eta Asier Vallejo, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria (argazkia Ir
Mundu Kongresuaren inaugurazio ekitaldia, atzo. Mahaian, hizlari, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kinsley Aikins aditua eta Asier Vallejo, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria (argazkia Ir

PUBLIZITATEA

Lehenengo egunaren ondotik, bigarrena. Atzoko formatoari jarraituz, goizean zenbait hizlari mintzatuko dira, gaiak bereziki euskara izanik (Argentinan 25 urte bete dituen Euskara Munduan, eta Mintzanet programak), ahozko euskal historia bildu, atxiki eta eskuragarri jartzeko Memoria Bizia programa, eta genero berdintasuna euskal etxeetan. Arratsaldeko partean, berriz, Aholku Batzorderako ordezkariak hautatzea eta Diasporari buruzko zenbait libururen aurkezpena.

Vitoria-Gasteiz. Hona gaur ostegunerako, urriaren 8rako egitaraua:

Osteguna

09:00 Euskara Munduan (Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria)
09:30 Mintzanet Proiektuaren aurkezpena (Ritxi Lizartza, “Mara-Mara”)
09:45 Eztabaida
11:00 Kafe atsedenaldia
11:30 “Memoria Bizia”, euskal emigrazioaren ahozko lekukotzen bilduma (Pedro Oiarzabal, Deustuko Unibertsitatea)
12:00 Eztabaida
12:30 “Berdintasunerako lidergoa” (Maitane Urbieta, Eraberria Aholkularitza)
13:00 Emakumeek euskal etxeetan duten eginkizunari buruzko eztabaida

14:00 Bazkaria

15:30 Aholku Batzordearen ordezkariak hautatzea

LIBURUEN AURKEZPENAK 
16:30 Amerikar mendebaldeko euskaldunen entziklopedia biografikoa (Koldo San Sebastián)
17:00 Kubako euskal emigrazioari buruzko mintegiaren hitzaldiak (William Douglass)
17:30 Euskaldunak Antioquian Austriarren erregealdian zehar, 1510-1700 (John Ricaurte)
18:00 Iberoamerikara eginiko euskal eta nafar emigrazioaren nortasuna eta egitura, XVI.-XXI. mendeak (José Manuel Azcona) 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia