euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur irekiko ditu ateak ‘Amalur’ek, Buenos Airesko Laurak Bat-en barruan funtzionatuko duen jatetxeak

2018/07/16

'Amalur' jatetxearen promozio irudia
'Amalur' jatetxearen promozio irudia

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Asteburuan Euskal Etxeko kide eta lagunentzako inaugurazioa egin ondoren, euskal jatetxe berriak gaur bertan irekiko dizkio ateak publiko orokorrari. ‘Amalur’ Laurak Bateko beheko solairuan dago eta proiektuaren arduraduna den Shanti Aboitiz chef-ak EuskalKultura.com-ekin hizketan azaldu duenez, bi aukera eskainiko ditu: barra, puntxoekin,  bazkari edo afari azkarrak egiteko; eta jangela, otordu lasaiagoak eta nolabait formalagoak izateko.

Menuari dagokionez, pintxoak, arraina, itsaskiak, arrozak eta, sukaldariaren esanetan “Buenos Aireseko patata tortilarik onena” dastatu ahal izango dira ‘Amalur’en.

‘Amalur’ jatetxea astelehenetik larunbatera egongo da irekita. Astelehen eta asteartetan eguerditik iluntzeko 8ak arte; eta asteazkenetik larunbatera, eguerditik gauerdiraino.

Euskal jatetxe berria Belgrano etorbideko 1144. zenbakian dago. Facebooken, Amalur kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia