euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko dira Wyoming-eko Buffalon 2017ko NABOko Biltzar Nagusiko eta bertako Euskal Festen programa

2017/07/20

Buffaloko azken NABO Biltzar Nagusi eta Festetakokabalkada (argazkia EuskalKultura.com)
Buffaloko azken NABO Biltzar Nagusi eta Festetakokabalkada (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Guztia prest dago Wyoming-eko Buffalon 2017ko NABOko Biltzar Nagusiko eta bertako Euskal Festen programaren txupinazuari ekiteko. Gaur abiatuko dira lehenengo ekitaldiak, musikari lotuak, hainbat musikari eta musika talde euskal-amerikar partaide. Estatu Batu Mendebaldeko herriska tipiko hau, bertako biztanle euskaldunak eta euskal etxe eta komunitatea, baina baita Udala eta gainerako herritarrak ere gogor aritu dira lanean guztia prestatzeko. Emaitzak, gaurtik igandera bitartean ikusiko dira.

Buffalo, Wyoming, AEB. Lan ikaragarria egin dute buffalotarrek, euskal jatorriko biztanleek baina baita bestelako jatorrikoek ere, beste urte batez NABOko Biltzar Nagusiko eta bertako Euskal Festen programa prest, koloretsu, bizi eta abegikor prest egon zitezen gaurtik aurrera herrira iritsiko diren hamaika bisitariei behar bezalako ongi etorria emateko.

Asteburu luzeak itxura galanta dauka, eta horretarako ez dago egitarauari begiratzea besterik. Hona lau egun hauetako programa:

NABO 2017 EKITALDI EGITARAUA

Osteguna, Uztailaren 20a, 2017
Occidental Hotel (Kale Nagusia, Buffalo, WY)

  • Musika honako musikariekin: Errebal, Xabi Aburruzaga Taldea, Amerikanuak, Ospa, eta Txantxangorriak 6:30 p.m.

Ostirala, Uztailaren 21a, 2017
'Crazy Woman Square' Plaza

  • Ardikanpo txikien enkantea 6:00 - 8:00 p.m.
  • Dantzaldi publikoa Ospa taldearekin (8-9:20) eta Xabi Aburruzaga Taldea (9:40-11:00) 8:00 - 11:00 p.m.

Larunbata, Uztailaren 22a, 2017
Buffaloko Kale Nagusia

  • Parada - kabalkada - desfilea: partaide diren musikari, talde eta kide guztiak 10:00 a.m. 

'Washington Park Hockey Rink Tent' oihalezko dendan

  • Zazpiak Bat (San Frantzisko, CA dantzariak) 11:50 a.m. - 12:15 p.m.
  • Xabi Aburruzaga Taldea (Bizkaia, Euskal Herria) 12:30 - 12:55 p.m.
  • Irrintzi lehiaketa 1:05 - 1:20 p.m
  • Elko Ariñak (Elko, NV dantzariak) 1:30 - 1:55 p.m.
  • Errebal (Gipuzkoa, Euskal Herria) 2:10 - 2:35 p.m.
  • Utah’ko Triskalariak (Salt Lake City, Utah dantzariak) 2:50 - 3:15 p.m.
  • Amerikanuak (Kalifornia eta leku gehiagotatik ) 3:30 - 3:55 p.m.
  • Gauden Bat (Chino, CA dantzariak) 4:10 - 4:35 p.m.
  • Ospa (Buffalo, WY & leku gehiagotatik 4:50 - 5:15 p.m.
  • Oinkari (Boise, Idaho Dantzariak) 5:30 - 6:00 p.m.
  • Dantza publikoa Amerikanuak-ekin (8-9:20) eta Errebal-ekin (9:40-11:00) 8:00 - 11:00 p.m.

Washington Park west near bend in Clear Creek

  • Eusko Altzairu Berri (Buffalo, Wyoming altzairuzko perkusio taldea) Noon - 12:30 p.m.
  • Txantxangorriak 12:45 - 1:30 p.m.
  • Jam session Osparekin 1:45 - 2:45 p.m.
  • Eusko Altzairu Berri (Buffalo, Wyoming altzairuzko perkusio taldea) 3:00 - 3:45 p.m.
  • Txantxangorriak 4:00 - 4:45 p.m.
  • Jam session Errebal-ekin 5:00 - 6:00 p.m.

Igandea, Uztailaren 23an, 2017

Washington Park Bandshell

  • Meza eta NABOren sarien aurkezpena 10:00 a.m.

'Washington Park Hockey Rink Tent' Ohial denda

  • Oinkari dancers eta Txantxangorriak (Boise, Idaho) Noon - 12:45 p.m.
  • Elko Ariñak (Elko, NV dantzariak) 1:00 - 1:25 p.m.
  • Utah’ko Triskalariak (Salt Lake City, Utah dantzariak) 1:40 - 2:05 p.m.
  • Ospa (Buffalo, WY & leku gehiagotatik 2:20 - 2:45 p.m.
  • Gauden Bat (Chino, CA dantzariak) 3:00 - 3:25 p.m.
  • Errebal (Gipuzkoa, Euskal Herria) 3:40 - 4:05 p.m.
  • Zaharrer Segi (Buffalo, WY Dantzariak) 4:20 - 4:40 p.m.
  • Amerikanuak (California and leku gehiagotatik) 4:55 - 5:20 p.m.
  • Zazpiak Bat (San Frantzisko, CA dantzariak) 5:35 - 6:00 p.m.

Washington Park west near bend in Clear Creek

  • Hosted jam session Xabi Aburruzaga Taldearekin Noon - 1:00 p.m.
  • Eusko Altzairu Berri (Buffalo, Wyoming altzairuzko perkusio taldea) 1:15 - 1:45 p.m.
  • Hosted jam session Amerikanuak-ekin 2:00 - 3:00 p.m.
  • Eusko Altzairu Berri (Buffalo, Wyoming altzairuzko perkusio taldea) 3:15 - 4:00 p.m.
  • Hosted jam session Errebal-ekin 4:15 - 5:15 p.m.
  • Eusko Altzairu Berri (Buffalo, Wyoming altzairuzko perkusio taldea) 5:30 - 6:00 p.m.

Washington Park west grassy field tent

  • Aizkolariak eta harrijasotzaileak 12:45 - 1:30 p.m.

NABO 2017 EKITALDI PROGRAMA / ORDEZKARIENTZAT, BIG HORN BASQUE CLUBen ESKUTIK

osteguna, Uztailaren 20a, 2017
Hampton Inn - Buffalo, WY

  • Ordezkariek erregistratzea 5:00 p.m. - 7:00 p.m.
  • Harrera ordua, Michelena Familia anfitrioi 7:00 p.m. Occidental Tavern - Main Street, Buffalo, WY
  • LEuskal musika zuzenean 8:00 p.m.

Ostirala, Uztailaren 21ean, 2017
T.A. Arrantxuturismoa- Buffalo Hegoaldean, WY

  • NABO bilera -  Bazkaria Bighorn Basque Club-en eskutik 7:30 a.m. - 5:00 p.m.

Crazy Woman Square Plaza - Kale Nagusia, Buffalo, WY

  • Goiz erregistratzea: publikoari zabalik - harrera, saltokiak produktuekin salgai, jatekoa 12:00 p.m. - 6:00 p.m.
  • Sausage (Txerriki) txapelketa- Parte hartzea zabalik (izen-ematea 12:00pm-6:00pm Crazy Woman Square-n) 4:00 p.m. - 6:00 p.m.
  • Ardikanpo txikien enkantea 6:00 p.m. - 8:00 p.m.
  • Kale dantzaldia 8:00 p.m. - 11:00 p.m.

Larunbata, Uztailaren 22a, 2017
kale Nagusia - Buffalo, WY

  • Mishap Creek Brewing Company 5K Basquo Run Lasterketa - Izena ematea, Mishap Brewing Company 8:00am
  • Euskal parada - kabalkada - desfilea 10:00 a.m.

Buffalo City Park

  • Saltokiak, janaria, edaria, produktuak eta animazioa, zabaltzeko ordua 10:00 a.m.
  • Euskal dantza publikoa skating lekuan 8:00 p.m. - Gauerdian

Igandea, Uztailaren 23an, 2017
Buffalo City Park

  • Meza Katolikoa oholtza estalian 10:00 a.m.
  • Bizi Emankorra Saren ematea leku berean 11:00 a.m.
  • Saltokiak, janaria, edaria, animazioa, aizkolari eta harrijasotzaileak, ateak zabaltzeko ordua: 11:00a.m. 

Argibide gehiago eskuratzeko EUSKAL JAIAZ, idatzi hona: buffalobasque@gmail.com.
Webgunea: www.bighornbasqueclub.org

Buffalo, Wyoming-i buruzko argibideak: Buffalo, Wyoming Chamber of Commerce 5:00 PMak aurretik:
Telefonoa: (307) 684-5544
Telefonoa libre: 1-800-227-5122
e-maila: info@buffalowyo.com
Webgunea: www.buffalowyo.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia