euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko dira Mexikoko Queretaron Kulturunea liburutegiak antolatu dituen Euskal Kultur Jardunaldiak

2008/09/03

Quereteroko Euskal Kultur Jardunaldien afitxa
Quereteroko Euskal Kultur Jardunaldien afitxa

PUBLIZITATEA

Queretaro hiriak Euskal Kultur Jardunaldiak biziko ditu gaurtik hasi eta ostirala bitartean eta bertaratzen direnek euskal zine, arte eta literaturari buruzko mintzaldiak entzun eta Euskal Herrian eginiko zenbait laburmetraia ikusi ahal izango dituzte. Jardunaldiak Kulturunea liburudenda eta euskal kultur elkarteak antolatuak dira. Manuel Gerez mexikarrak sortu zuen Kulturunea 2005ean, euskal kultura Mexikoko bazter hauetan ezagutzera emateko asmoz.

Queretaro, Mexiko. Gaur arratsaldean abiatuko dira Mexikoko Queretaro hirian Kulturunea liburutegiak antolatu dituen Euskal Kultur Jardunaldiak. Ekimen honen helburua euskal kultura zabaltzea da, artea, literatura eta zinea bezalako arloetan sakonduz. Zinea bereziki izango da jardunaldien ardatza, izan ere egunero euskal laburmetraia sorta ikusi ahal izango baita, Kimuak zabalkuntza programaren bitartez.

Egitarauko lehen ekitaldiak gaur bertan hasiko dira, arratsaldeko zazpi t'erdietan, Lauderia Eskolan (Hidalgo, 20). Gaurko saioari Euskal Zinemari buruzko mintzaldi batekin ekingo dio Manuel Gerez hizlari eta antolatzaileak. Jarraian Kimuak programako 2007ko laburmetraiak ikusi ahal izango dira. 

Bihar egitaraua bi hitzaldiekin hasiko da:  'Música y teatro' eta 'La cultura vasca en el exilio', berriz ere  Manuel Gerez hizlari izango delarik. Ondoren 'Diez años de cortometraje vasco' izenburuko erreportaiaren emanaldia egingo dute. Azkenik, ostiralean jardunaldietara biltzen diren ikusleek bi mintzaldi entzun ahal izango dituzte: 'Literatura vasca', María Vargas adituaren eskutik, eta 'Arte vasco', Esteban Nava hizlariaren eskutik. Jardunaldiei bukaera emanaz, Kimuak programaren hamar urteetan egin diren laburmetraia onenen bilduma izango da ikusgai.

Lotura interesgarriak

Kulturunea liburudenda, Queretaro
www.libreriakulturunea.com

Mexiko DFko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico.com
www.vascosmexico.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia