euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Donostian EHUren "Euskal diasporaren rol (berria) 21. mendeko Euskadin" udako ikastaroa

2016/07/18

Ikastaroa gaur eta bihar garatuko da Donostiako Miramar Jauregian
Ikastaroa gaur eta bihar garatuko da Donostiako Miramar Jauregian

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) Udako Ikastaroen baitan, euskal diaspora aztergai gaur eta bihar Donostiako Miramar Jauregian "Euskal diasporaren rol (berria) 21. mendeko Euskadin" izenburupean. Hizlari aditu arituko dira Alexander Ugalde, Asier Vallejo, Guillermo Dorronsoro, Imanol Galdos, Ivan Jimenez, John Ysursa, Josean Muñoz, Marian Elorza, Patrick Fitzgerald, Unai Lauzirika eta Xabier Zubillaga.

Donostia-San Sebastián. Diaspora eta euskaldunen presentzia eta proiekzioa, euren errealitate, produkzio eta ekarpena nazioartean maila guztietan gai harturik arituko dira hainbat aditu, irakasle eta interesatu gaur eta bihar Donostiako Miramar Jauregian, goizeko 9etatik aurrera "Euskal diasporaren rol (berria) 21. mendeko Euskadin" izenpean EHUko Udako Ikastaroen barruan garatuko den ikastaroan, Imanol Galdos Irazabal koordinatzaile. Hona hizlarien soslaiak.

Programa euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez garatuko da, hizlariaren arabera, honako egitarauari jarraituz:

Astelehena, uztailaren 18a

-09:00 - 09:15 Harrera eta dokumentazioa ematea
-
09:15 - 09:30 “Ikastaroaren aurkezpena” Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza hizlari
-
09:30 - 10:30 “Las relaciones internacionales del País Vasco, con especial atención a la acción contemporánea del Gobierno Vasco”. por Alexander Ugalde, profesor de Relaciones Internacionales en le UPV-EHU, licenciado en Historia y doctor en Ciencias Políticas

-10:30 - 10:45 Atsedena / Pausa / Pausa

-10:45 - 12:15 “A view of the diaspora from Boise's perspective. Boise: one of the models of the XXI century diaspora”, by John Ysursa, Ph.D., director of the Center for Basque Studies, Boise State University, USA
-12:15 - 13:00 “Retos de la diáspora vasca de la Argentina de cara al siglo XXI”, por Xabier Zubillaga, economista vasco-argentino, fue director del Instituto Vasco Argentino de Cooperación y Desarrollo
-
13:00 - 13:45 “Euskal diasporaren Europar ikuspegia” Unai Lauzirika Amias Leipzig-eko Unibertsitateko irakaslea eta Berlingo Euskal Etxeko Zuzendaritzako kidea
-
16:00 - 16:45 “Eusko Jaurlaritzak diasporaren inguruan duen estrategia: ikuspegi orokorra”, hizlari Asier Vallejo Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza ; Kanpoan den Euskal Komunitaterentzako zuzendaria / director para la Comunidad Vasca en el exterior
-
16:45 - 18:00 Mahai ingurua / Mesa Redonda, partaide / participan Xabier Zubillaga. John Ysursa, Asier Vallejo, Unai Lauzirika

Asteartea, uztailaren 19a

-09:00 - 10:00 “Some thoughts about Diaspora as a concept: Some significant features of historic Irish migration Attempting some comparisons between the Irish/Basque cases”, by Patrick Fitzgerald The Mellon Centre for Migration Studies. Omagh. North Ireland
-
10:00 - 11:00 “Una nueva perspectiva de la globalización y el papel clave del conocimiento” por Guillermo Dorronsoro, decano de la Business School- Universidad de Deusto

-11:00 - 11:30 Atsedena / Pausa / Pause

-11:30 - 12:30 “Diaspora: 2.0” Ivan Jimenez Aira Bizkaia: talent - director
-
12:30 - 13:30 Mahai ingurua / Mesa redonda Patrick Fitzgerald, Guillermo Dorronsoro, Ivan Jimenez Aira

-13:30 Atsedena / Pausa / Pause

-16:00 - 17:00 “Euskal kultura nazioartekotzea: kultur sektorearen beharra, herrialde osoarena” hizlari Josean Muñoz Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza - Kultura sailburuordea / Viceconsejero de Cultura
-
17:00 - 18:00 “XXI. mendeko Euskadi eta euskal diasporaren zeregin berria: zenbait gogoeta.  Ikastaroaren ondorioak” arduradun Imanol Galdos Irazabal Donostiako Udala - Kultura saila / Ayuntamiento de Donostia - Departamento de Cultura

-Udako Ikastaroen webgune orokorra: https://www.uik.eus/eu
-Diasporaren ikastaroa: https://www.uik.eus/eu/el-nuevo-papel-de-la-diaspora-vasca-en-la-euskadi-del-siglo-xxi



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia