euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur abiatuko da Massachusetts-eko Unibertsitatean William Douglass Euskal Ikasketa Katedra

2016/09/26

William A. Douglass Katedraren inaugurazio ekitaldiaren afitxa
William A. Douglass Katedraren inaugurazio ekitaldiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetan euskal katedra berri bat abiatuko da gaur: Massachusetts-Amherst Unibertsitateko "William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies" delakoa. Etxepare Euskal Institutuak sustatua, katedra honek William A. Douglass euskaltzale eta antropologo estatubatuarra omentzen du, euskal ikasketen alorrean egindako lanagatik. Douglass berak parte hartuko inaugurazio ekitaldian eta baita ondoren egingo den nazioarteko mintegian: “William Douglass, Basque Studies and the Anthropology of Europe”.

Amherts, AEB. Etxepare Euskal Institutuak gaur jarriko du abian "William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies" Katedra, Massachusetts-Amherst unibertsitatean. Katedrak euskal antropologia ikasketak sustatuko ditu AEBetako unibertsitate honetan. 

Katedrak euskal ikasgaien alorren lan eskerga egin duen William A. Douglass antropologo estatubatuarraren izena darama. Douglass Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroaren sortzaileetako bat izan zen, Jon Bilbaorekin batera, orain dela 40 urtetik gora. Douglassek euskal kultura eta antropologiaren munduan eginiko lana izango da katedraren aurtengo saioen ardatza. 

Katedra gaur inauguratuko da, William A. Douglassek eskainiko duen mintzaldi batekin. Horrekin batera, nazioarteko mintegi bat ere egingo da, “William Douglass, Basque Studies and the Anthropology of Europe” izenburupean. Bertan nazioarteko zenbait adituk parte hartuko dute: Caroline Brettell, Susan Carol Rogers, Sharon Roseman, Joseba Zulaika eta Mari Jose Olaziregi (Etxepare).

Bestalde, unibertsitateko Antropologia saileko Jackie Urla katedradunak “Culture and Heritage in Europe” izeneko ikasgaia zuzenduko du, euskaldunen historia bereziki jorratuko duena.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia